Apolodoro Atenaskoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.2) (robota Ezabatua: hu:Apollodórosz (történetíró)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-II. mendea +II. mendea)
3. lerroa:
[[Atenas]]en jaioa, [[Alexandria]]n bizitzen jarri zen, non [[Aristarko Samotraziakoa]]ren ikaslea izan zen eta [[K. a. 140]]ean loratu (floruit) zen. [[Epikuro]]ren eskola filosofikoan aritu zen. [[K. a. 146]]an Alexandria utzi zuen eta Pergamon ezarri zen. [[K. a. 119]]an hil zen.
 
Antzinakoek, oker, Βιβλιοθήκη izenburudun eta [[Liburutegi mitologikoa]] bezala ezagutzen den prosazko [[mitologia]]zko epitome baten egiletza eman zioten, non olerkariek ematen zituzten mito bakoitzaren bertsio ezberdinak bateratzen saiatzen zen. Lan hau, zati batean baino ez da mantendu, baina [[greziar mitologia]]ren azterketarako iturririk nagusienetako bat da. Dirudienez, benetan, [[I. mende]]an edo [[II. mendemendea]]ann eginiko egile jakinik gabeko bilketa bat da.
 
''Jainkoei buruz'' izeneko tratatu baten egilea bai izan zen, baita [[Iliada]]n txertatutako [[Itsasontzi katalogoa]]ri buruzko opuskulu batena ere, [[Estrabon]]en [[Geografia (Estrabon)|Geografia]] lanean iturri bezala erabili zena. Garrantzitsuak dira, baita ere, ''Kronika'' batzuk bertso ianboetan, non [[Grezia]]ren historiaren kronologia ezartzen zen [[Troia]]ren erorketatik [[K. a. 144]] arte, bertan, beste inon aurki ez daitezkeen Atenaseko [[arkonte]]ei buruzko datuak aurki baitaitezke. Gramatika eta kritikari buruzko zenbait lan ere idatzi zituen.