Erromatar hiri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-II. mendea +II. mendea)
10. lerroa:
Urte asko geroagoa, [[Cornelius Sulla]]ren erregetzan (83-79. urte bitartean), honen ekimenez, hiriaren erreforma prozesu bat martxan jarri zen. Eraikin handien proiektuak eginarazi zituen eta arkitektura erromatarrari zentzu berri bat eman zion, honen eskala aldatu egin baitzuen, ornamentazioaren maila eta kantitatea aldatuz, adibidez. Ildo beretik jarraitu zuen [[Zesar]]rek ere. Baina Erromaren edertzean eragin gehien izan zuena, [[Erromatar Inperioa|Inperio]] garaiko [[Augusto]] dugu. Hiria 14 erregio ezberdinetan banatu zuen, eta bakoitzean suak itzaliko zituzten guardiak zeuden, baina aurrerago etxebizitzen nondik norakoak azaltzen ditugunean, argituko da etxebizitzak oso kalitate txarreko materialez egiten zirela eta hauek berehala suhartzen zutela. Hala nola, K.o. [[64]]. urtean, hots, [[Neron]]en garaian sute ikaragarri bat eman zen. Zortzi egun iraun zuen suteak eta hiru auzo oso suntsitu zituen, zazpi gehiago kaltetzen zituen bitartean. Hau berriz ez gertatzeko, Neronek etxebizitzen eraikuntzarako arautegi bat ezarri zuen, zeinek hau esaten zuen: etxeak modu alineatu batean eta kale zabaletan eraiki behar ziren, etxeak altueran neurri konkretu batzuk hartu behar zituzten eta ezin ziren egurrez eraikiak egon suaren aurkako harriekin baizik.
 
[[II. mendemendea]]arenren erdialdera, milioi eta erdi biztanle zeuden Erroman, eta populazio gehiena hiriaren erdialdeko auzoetan kokatzen zen. Hala nola, [[Subura]], [[Argilentum]] eta [[Velabrum]] deiturikoak ziren auzo populatuenak, eta hemen, zapatariak, liburu saltzaileak, saltzaile ibiltariak, aztiak, hizlariak, eta abar bizi ziren. Noski, auzo hauek nahiko modu anarkikoan eraiki ziren, ondorioz, kaleak estuak ziren eta espazioa denda eta tailerrentzako banatua zegoen. Etxebizitza gehienak alokatuta zeuden, eta askotan bi aldiz, eta honek prezioak asko igotzen zituen. Bizitza publikoa, Foroan, [[Kapitolio]]an, Marteren Zelaian eta Palatinoan egiten zuten biztanle hauek. [[Collis Hortorum]]a, berriz, familia aristokratikoentzako bizitegi-auzoak ziren.
 
Erroman ez zegoen garbiketa zerbitzurik ezta gaueko iluminaziorik ere. Gauez ateratzea oso arriskutsua zen, baina egunez, jendez beteriko kaleak aurki genitzakeen. Hurbileko mendietatik hamahiru akueduktuk ekartzen zuten ura hirira, ondorioz hiriko iturri anitzak beti zeuden urez beterik.