Delfosko orakulua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-V. mendea +V. mendea)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-III. mendea +III. mendea)
147. lerroa:
Herodes Atikok ([[101]]-[[177]], politikari eta hizlari greziarra, [[sofista]] eta literaturaren babeslea, aberastasun handia izateaz gain, honen zati bat Delfosi eman zion estadioko harmailak berreraikitzeko. Bere familiaren estatuak eraikitzea ere agindu zuen.
 
Baina, jada II. mendean, santutegiak, fededunak baino kuxkuxeroak ziren bisitariak jasotzen zituen. Bidaiariak hara heltzen ziren kuxkuxean aritzeko eta ez barrutia toki sakratu bezala erabiltzeko. [[Pausanias]] izan zen bisitari hauetako bat, kulturadun gizon eta antiagoleko gauzen maitale bezala iritsi zena eta ondoren, bere inpresioak historialari bezala kontatu zituena. II. mendeko jendearentzat, garai gailena eta santutegia toki sakratu bezala erabiltzeko garaia, [[XXI. mende]]ko jendearentzat [[Pizkunde]] garaiko gertaerak bezain urrun zegoen. Jada [[K. a. 87]]. urtean [[Sila]]k aberastasun sakratu asko bereganatu zituen, baita metal preziatuetan eginiko ofrendak ere. Gauza bera egin zuen [[Neron]]ek [[I. mende]]an. [[III. mendemendea]]ann [[Konstantino I.a Handia]] enperadoreak, oraindik geratzen ziren pieza urrietako bat eraman zuen Konstantinoplara, gaur [[Istanbul]] dena. Atal hori zutabe serpentinoa zen, exentu altxatzen zena eta inork baliozkotzat jotzen ez zuena, foziarrek, 700 urte lehenago bere urrezko tripodea eraman zutenetik. Oraindik ere mantentzen da zutabe hori.
 
[[III. mendemendea]]ann, [[herulo]], [[godo]] eta [[bastarno]]ek, kanpaina bizietan Erdialdeko [[Grezia]] osoa, [[Atika]] eta [[Peloponeso]]a zeharkatu zituzten, guztia suntsitu eta harpilatuz. Delfosen, oraindik zutik gera zitezkeen estatua batzuk suntsitu zituzten, eta gainontzekoa behera etorri zen [[Teodosio I.a Handia]] enperadorearen [[ediktu]]aren ondoren. Ediktu honekin jentiltasunaren idolo guztiekin amaitu nahi izan zen, honela, Delfosko orakulua itxiz, bere aktibitatea [[390]]ean amaitu zuena. Hondamena erabatekoa izan zen urteen igaroan, eta, antzina barrutian aurkitzen ziren ehundaka estatuetatik, bakar bat bera ere ez zen zutik geratu.
 
=== Gurtzaren amaiera ===