Palmira: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
FoxBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: sh:Palmira
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-IV. mendea +IV. mendea)
30. lerroa:
== Turismoa ==
[[Fitxategi:Temple of Bel in Palmyra.JPG|thumb|right|200px|[[Belen Tenplua]], Palmiran.]]
Palmirako turismogune nagusia, hiriko hondakinak dira, horien artean, [[Bel]] jainkoaren tenplua nabarmentzen delarik. [[32]]an eraikia, Bel jainkoaren gurtzara sagaratua izan zen, Baal hitz babiloniarretik eratorria, jauna edo jabea esan nahi duena. Hiriko biztanleen jainko gorena zen, jainkoen jainkoa. Tenpluan, [[IV. mendemendea]]ann eliza bihurtua izan zena, animalien sakrifizioak egiten ziren.
 
Tenplutik metro gutxira, 1200 metroko kolomadi handi bat hasten da, antzinako hiriaren ardatza zena, 200.000 biztanle izatera iritsi zen (biztanleria handia garai hartako hiri batentzako). Zutabeen artean, kale zabaletik, animaliak zebiltzan eta, zutabeen azpian, pertsonak ibiltzeko bidezidorrak zeuden. Kolomadi handiaren alboetan, kontserbazio maila handi edo txikiagoan dauden hondakinak daude: babiloniar jainkoa zen Neboren tenplua, hil tenplua, Diokleziano erromatar enperadorearen kanpamendua, aurretik Zenobia erreginaren jauregia izan zena; antzokia, eta, beste batzuen artean, [[agora]], non merkataritza lanak eta eztabaidatu egiten zen. Kolomaditik pixkat aldendua, tenplu eder bat dago, honen funtzioa zehaztasunez ezagutzen ez dena, baina eraikina oso ondo kontserbatua dago.