Teotihuacan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.3) (robota Erantsia: el:Τεοτιουακάν
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-VIII. mendea +VIII. mendea)
15. lerroa:
'''Teotihuacan''', batzuetan '''Teotihuacán''', ([[nahuatlera]]z Teōtihuácān, ''"Jainkoak sortu ziren lekua"''<ref>''teō-'' 'jainko', ''-tiā'' (kausatiboa), ''-hua'' (pasiboa), ''-cān'' '(ekintza gertatu den) tokia'</ref> Mexikoko Haraneko [[arkeologia|arkeologia gune]] erraldoia da, [[Kolon]]aurreko [[Amerika|Ameriketan]] eraiki ziren egitura piramidal handienetakoak dituena. Piramideez gain, Teotihuacanen bizitoki multzoak, Hildakoen Etorbidea eta horma-irudi koloretsu ezagunak ere badira.
 
Hiri [[K. a. 200]]ean sortu omen zen, [[VII. mende|VII]]-[[VIII. mendemendea]]ann bertan behera utzi zen arte. Gailurrean, [[1. milurtekoa]]ren lehen erdian, Teotihuacan Ameriketako hiri handiena zen, 200.000 biztanle baino gehiago baitzituen, garaiko munduko hiri populatuenetakoa. Hiri honi lotutako zibilizazioari ''Teotihuacano'' edo ''Teotihuacan'' soilik deitzen zio.
 
Inperio baten erdigunea zela eztabaidagai izan arren, [[Mesoamerika]] osoan eragin handia izan zuela argi dago. Teotihuacanoen presentzia, agian erabateko kontrol ekonomiko eta politikoa ere, [[Veracruz]]eko hainbat gunetan eta [[Maia|Maien eskualdean]] ikus daiteke. Biztanleen etnia ere eztabaidagaia da, besteren artean [[nahua]]k, [[otomi]]ak edo [[totonaka]]k izan baitzitekeen. Zenbait adituk ere proposatu duten bezala, estatu multietnikoa izan zitekeen Teotihuacan.