Zoologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
36. lerroa:
 
XVII. mendeak [[mikroskopio]]aren agerpena ekarri zuen. Tresna honi esker [[Anton van Leeuwenhoek]]-ek eta [[Marcello Malpighi]]k lan baliotsuak egin zituzten. Mende horretan ere Europako herrialde askotan lehenengo museo zoologikoak eta zoologia katedrak sortu ziren. [[John Ray]] naturalista britainarrak funtsezko ekarpenak egin zizkion zoologiari, bera izan baitzen [[espezie]]aren kontzeptua definitu zuena eta ordura arteko animalien sailkapenarik zehatzena eta zorrotzena osatu zuena.
 
XVIII. mendean izen bat gailentzen da zoologo guztien artean: [[Carl von Linné]]arena, taxonomia modernoaren sortzailearena. Biologo suediar honek nomenklatura binomiala asmatu zuen, [[genero]]a eta [[espezie]]a aipatuz landare zein animaliak izendatzen dituena. Botanika arloan ez ezik, zoologian ere aritu zen Aristotelesen garaietatik arlo horretan aldaketarik handiena egin zuen zientzialari hori. [[Buffon]] mende horretako beste zoologo aipagarria izen zen.
 
XIX. mendean [[anatomia]] konparatuaren ikerketa agertu zen [[Cuvier]]-en eskutik. Zientzialari hau zoologia modernoaren aitatzat jo dute aditu askok. Bestalde, [[eboluzio]]aren inguruko teoriek, [[Lamarck]]-ek, [[Wallace]]k eta batez ere [[Darwin]]ek osatutakoek, ikuspuntu eta filosofia berri bat sartu zuten ikerkuntza zoologikoaren eremuan.
 
XX. mendean [[biokimika]]n, [[genetika]]n, [[ekologia]]n eta [[etologia]]n izandako aurrerapenek zoologiaren bilakaera baldintzatu dute. Gaur egun zoologiaren lan-eremuak anatomia eta sailkapenaren mugak gainditu ditu, eta zoologia diziplinarteko zientzia bilakatu da, biologiaren alor anitzetan eragina duena.