Metalezko haize-instrumentu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XIX. mendea +XIX. mendea)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XVII. mendea +XVII. mendea)
11. lerroa:
Batzuetan, musika tresnek erabilera liturgikoa zuten, [[shofár]] judutarrarekin gertatzen den bezala. Honen erreferentziak, [[Pentateuko]]ko [[Numeros]] liburuan daude, XXIX. 1en. Baina, adarraren erabilera askoz nagusiagoa izan zen Eskandinabia aldeko herrialdeetan, bertan hobetu eta metalez eraiki baitzen, eskandinabiar [[lur (musika tresna)|lurrarekin]] gertatzen den bezala, [[mamut]] baten letaginean oinarritua dagoena. [[Brontze Aro]]an, herri askok metala urtzen zuten tronpa handiak egiteko, ia beti, gerran erabiltzeko asmoarekin, seinaleak igortzeko bere jatorrizko funtzioa mantentzen zen arren. Honen adibide bat, zeltek erabilitako [[karnyx]]a da.
 
Antzinako tronpa hauen heredentzia, [[Erdi Aro]]an egin ziren metalezko aerofonoak dira, tronpeta eta [[sakabutxe]]ak bezala, azken hauek, [[tronboi]]aren aurrekariak. Musika tresna familia honek, garrantzi nabarmena hartu zuen [[XVII. mendemendea]]ann tronpa hobetu zenean, [[ehiza tronpa]]ren sorrerari gehitua. Hau, metalezko aerofono bat zen, pixkana-pixkana zabaltzen zihoan hodi bat zuena, ahoko estu eta konikoarekin, kanpai zabala eta lepoa bere inguruan bildua. Musika tresna hauek, hasieran, musika heraldiko eta militarra izan zen arren, poliki-poliki musika kultuan sartzen hasi ziren, eta, honela, erabat integratuak ikus daitezke klasizismoko orkestran, hurrengo mendean, euren forma aldatzen joan eta garrantzi esanguratsu bat hartzen joateko, [[Richard Wagner]] eta [[Hector Berlioz]]en musikak ondo adierazten duen bezala, [[XIX. mendea]]n sortutako musika tresnak behar dituztenak, [[Wagner tuba]]k, [[fliskorno]]ak eta [[ofikleido]]ak, adibidez.
 
[[1815]] inguruan balbula sistema bat asmatua izan zen eta "ukondo" sistema (hogi gehigarriak) ezabatu zen, sistema honen bidez, hodiaren luzera aldatzea lortzen zelarik. Gaur egungo musika tresnek "hodi gehigarriak" dituzte, modu iraunkorrean ezarriak, eta balbulak, zati hauek elkar daitezen erabiltzen dira, honela, hodi nagusia luzeago egiteko. Zatiak, pistoi batzuen bidez ireki edo ixten dira.