Ikebana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: zh:華道
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XV. mendea +XV. mendea)
15. lerroa:
[[Budismo]]a [[Korea]] eta [[Txina]]tik sartu zen [[Japonia]]ra [[VI. mende]]an eta, horrekin batera, ''kuge'' edo aldarean lore-eskaintzak egiteko ohitura ere heldu zen. [[Ono-No-Imoko]] izeneko [[apaiz budista]] bat ez zegoen pozik beste apaizek arduragabeki egiten zituztelako lore-eskaintzak [[Buda]]ren aldarean. Horren aurrean, bera saiatu zen lore konposizio berriekin unibertso osoaren ikurra egiten. Bere diseinuetan, loreak eta adarrak gora begira (inoiz ere ez behera begira) zeuden eta hirunaka jartzen ziren zeru, gizaki eta lurraren arteko harreman harmoniatsuaren erakusgarri.
 
Apaizek lore konposizioak egiten jarraitu zuten mendez mende baina [[XV. mendemendea]]arenren amaiera arte ez dago jasota jarraibide edota diseinu berezirik. Garai hartan, Japoniak pizkunde artistiko mamitsu bat bizi izan zuen eta arkitektura tradizionala sortu zen, gaur ezagutzen dugun moduan, [[haiku]] poesia, ''noh'' antzerkia eta lorezaintza. Garai hartan ere ikebana eskola diferente hasi ziren sortzen, gerora bakoitza bere erara garatuz eta bere bidea eginez joan da lore konposizioak tradizionalagoak edo berritzaileagoak sorturik, estilo formalagoetatik informalagoetara.
 
Gaur egun ikebana mendebaldean asko zabaldu bada ere, loreak loreontzi batean jartzeko arau bilduma huts gisa hartzen da, ahalik eta dekorazio-efekturik politena sortzeko. Horrela, albo batera uzten dira diziplina zahar honen aberastasun, sakontasun eta nabardura guztiak. Hala ere, badira mendebaldean ikebana-elkarteak ikebanaren espiritua transmititzen dutenak. [[Nazioarteko Ikeban]]a irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da ikebana zabaltzeko eta ezagutarazteko. [[Tokio]]n egoitza duen elkarte hau 1956an sortu eta egun 60 herrialdetan baino gehiagotan dago eta, gutxi gorabehera, 8.500 pertsona batzen ditu tokian tokiko taldetan antolatuta. Elkarte honen eskutik besteak beste, ikebanari buruzko nazioarteko zein tokiko topaketa ugari antolatzen dira.