Veneziako Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: sq:Republika e Venecias
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XV. mendea +XV. mendea)
79. lerroa:
==== Turkiarren aurkako guduak ====
[[Fitxategi:Espansione della Repubblica di Venezia Legenda.jpg|thumb|300px|right|Veneziaren menpeko lurraldeak XVI. mendean, hedapen handienaren unean]]
[[XV. mendemendea]]arenren hasieratik, beste arrisku batek mehatxatzen zuen Errepublika: [[Otomandar Inperioa]]ren hedapenak<ref>Grubb, James S. (1986). "When Myths Lose Power: Four Decades of Venetian Historiography." ''Journal of Modern History'' 58, 43–94. orr.</ref> [[Balkanak|Balkanetan]] eta sortaldeko Mediterraneoan. [[XVI. mende]]an, [[Selim II.a]]k, otomandar tronuaren oinordekoak, berriro ekin zion bortizkeriari sortaldeko domeinu veneziarren aurka, [[Zipre]] uhartea erasoz<ref>{{erreferentzia |abizena = Turnbull |izena = Stephen |izenburua = The Ottoman Empire 1326–1699 |argitaletxea = Routledge |urtea = 2003 |isbn = 978-0415969130 |orrialdea = 58}}</ref>. Uhartea otomandarren esku erori zen erresistentzia luze eta heroiko baten ostean, [[Famagostako setioa]]n. Erasoari erantzuteko, Veneziak ontziteria bat bidali zuen [[Egeo itsaso]]ra eta erlazioak berpiztu zituen [[Pio V.a]] Aita Santuarekin, Txit Lasaiaren borroka sostengatuko zuen [[Liga Kristau]]a osatzeko asmotan.
 
Liga hau [[1571]]ko maiatzaren 25ean burutu zen, eta hurrengo estatu hauek izan ziren partaide: Venezia, [[Espainia]], [[Aita Santuen Lurraldea]] eta [[Malta]]<ref>John Rigby Hale. ''"Renaissance Venice"'' (1974), ISBN 0-571-10429-0</ref>. [[Joanes Austriakoa]] zuten buru, [[Felipe II.a Espainiakoa]]ren anaia. Indar kristau eta turkiarrek Lepantoko golkoan egin zuten topo, eta berrehun eta hogeita hamasei ontzi kristauk egin zieten aurre [[Ali Pasha]] almiranteak zuzendutako berrehun eta laurogeita bi ontzi otomandarrei, 1571ko [[urriaren 7]]an<ref>Mallett, M. E. eta Hale, J. R. ''"The Military Organisation of a Renaissance State, Venice c. 1400 to 1617"'' (1984), ISBN 0-521-03247-4</ref>. Itsas-borroka izugarria, eguerditik ilunabarrera arte gauzatu zena, Liga Kristauaren garaipenarekin bukatu zen. Halere, Lepanton irabazi izanagatik ere, Errepublika laguntzen jarraitzeko Felipe II.ak asmo handirik ez zuenez gero, Venezia bake-hitzarmen bat sinatzera behartua izan zen, bai eta otomandarrei [[Zipre]] uhartea eta Moreako (gaur egungo [[Peloponeso]]) beste jabari batzuk entregatzera ere. Tratatu honek Txit Lasaiaren gainbehera militar eta maritimoaren hasiera suposatu zuen.