Ingria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XX. mendea +XX. mendea)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XVIII. mendea +XVIII. mendea)
12. lerroa:
Euren aldetik, errusiarrak, Behe Erdi Arotik, Ingriaren garrantzi estrategikoa kontutan hartzen hasi ziren, honako arrazoi hauengatik: herrialde hau, esan bezala, eskandinabiar erasoentzako sarrera zen, malguki antzeko eta eragingune bat ere bazen gainontzeko finlandiar lurren artean ([[Finlandia]], [[Karelia]] eta [[Estonia]]), eta, beste alde batetik, [[Errusia]]rentzako itsasorako irteeretako bat zen. Honela, errusiarrek, Ingria, [[Novgorodeko Errepublika]]ra erantsi zuten, eta errepublika horren zati izan ondoren. Moskoviara erantsia izan zen [[1487]]an, [[Livoniar Gerra]]n, [[1580]]an, suediarrek, Ingriaren mendebaldeko eta kostaldeko zatia inbaditu zuten, baina [[1595]]ean kanporatuak izan ziren, [[Teusinoko hitzarmena]]ren ondorioz. Hala ere, suediarrek eta errusiarrek, Baltiar Itsasoaren ekialdeko kostaldeen kontrolagatik izan zuten gatazka, mantendu egin zen, intentsitate ezberdinez: [[1617]]an, [[Stolbovoko Bakea]]ren ondorioz, Suediak Ingria osoa inbaditu zuen, feudalduz, eta erbesteratutako eskandinabiarrekin ezarpen kolonialak sortuz. Garai honetan, suediarrak, Ingriako bertako jendea luteranismora bihurtzen saiatu ziren, arrakasta partzialarekin, horietako asko, eliza ortodoxoari leial mantendu ziren arren. [[Petri I.a Errusiakoa]] tsarraren garaian, [[Errusia]]k, [[Suedia]] garaitu ahal izan zuen, eta, honela, [[Nystadeko bakea]]ren ondorioz, lurraldea, behin betiko, errusiarren eskuetan geratu zen. Domeinu berria sendotzeko, [[1703]]an, Petri I.ak, Ingria erdian, [[Nyen]] herrixka suediarretik gertu, [[San Petersburgo]] hiria eraikiarazi zuen, [[Neva ibaia]]ren deltan, Errusia Guztien ([[Errusiar Inperioa]]) hiriburu bihurtu zena [[1920]] arte.
 
Errusiaren hiriburua San Petersburgon ezarri izanak, Ingria gehienaren errusiartze azkar eta bizi bat suposatu zuen [[XVIII. mendemendea]]arenren hasieratik, [[Estonia]]ko mugatik gertuko landaguneak soilik geratuz, ingriar biztanleria gehiengo batekin, [[XX. mendea]]ren hasierararte. Votioak eta ingrio izoriarrak, kristau ortodoxoak ziren, ingriar finlandiarrak luteranoak ziren bitartean.
 
Ingria, sekula ez zen [[estatu]] bat izatera iritsi. Ia ezin daiteke ezan [[nazio]] bat eratu zuenik, bere [[nazionalitate]] izaera, [[Sobietar Batasuna]]k onartu zuen arren. Talde etniko bezala, ingriarrak, ia desagertu dira, euren [[ingriera]]rekin batera. Hala ere, jende askok oraindik bere heredentzia kulturala onartzen du, edo baita leinu ingriarra izatea ere. Hauek, [[Ordezkatu Gabeko Herri eta Nazioen Erakundea]]n ordezkatuak daude.