Los Arcos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XVIII. mendea +XVIII. mendea)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XV. mendea +XV. mendea)
48. lerroa:
Urantziako udalerriaren mugetan, historiaurreko hainbat kokaleku aurkitu dira, La Atalaya, El Castillar eta San Lorentzokoak, burdinaroan zehar garaturikoak. Antzinako gaztelua dagoen gunea [[Erromatar Inperio|erromatarren]] garaian populatu zen eta herria Curnonium izeneko mugabarru militarreko herria izan zen. Errege bideen gurutzabidea, herriak [[Gaztela]] eta [[Nafarroa]]ko erresumaren arteko merkataritzari esker aberastu zen. [[Erdi Aro]]an zehar Los Arcos honako herriek osatzen zuten [[Armañantzas]], [[El Busto]], [[Santsol]], [[Torres del Rio]] eta gaur egun herri hustua den Melgar.
 
[[X. mendea]]n musulmanek konkistaturikoa, [[Antso I.a Gartzes]]ek herria birkonkistatzea lortu zuen [[XI. mendea]]n, [[Valdejunkerako gudua|Valdejunquera izeneko borrokan]]. [[XII. mendea]]n [[Nafarroa]]ko [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakituna]] erregeak berezko forua eman zion Urantziari, asteroko merkatua antolatzeko eskubidea emanez. [[Erdi Aro]]an zehar, merkataritzari esker, herriak garapen handia izan zuen. Garai hartakoa da Andre Mariaren parrokia zaharraren egitura [[Arkitektura erromaniko|erromaniko-berantiarra]] eta [[Donejakue Bidea|Donejakue bideko]] erromesen bidea errazteko eraikitako ospitalea. Herrian, [[judu]]ak eta [[frankoak]] bizi izan ziren [[XV. mendemendea]]a arte. Oparotasun horren adierazle, herriko hainbat eraikin eta batez ere [[1423]]an Urantziak [[Nafarroa]]ko gorteetan lorturiko jarlekua dira.
 
[[Gaztela]]tik gertu egoteagatik, herriak erresuma honetako ejertzitoen erasoaldiak jasan zituen maiz. [[1274]]an [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfonso X.a Jakitunaren]] ejertzitoak herria inbaditu zuen, eta ondorengo mendean [[Joanes II.a Gaztelakoa|Joanes II.a]] erregeak. [[1463]]an Urantzia [[Gaztelako Erresuma]]ri gehitu zitzaion [[Frantzia]]ko [[Luis XI.a Frantziakoa|Luis XI.a]] erregearen sententziaren bitartez. Herriak erabakia onartu zuen, aurretik zituen pribilegio eta foruak mantentzearen truke. Urantziarekin batera, [[Armañantzas]], [[El Busto]], [[Santsol]] eta [[Torres del Rio]]ko udalerriak sartu ziren [[Gaztela]]ko erresuman.