Elkarte gastronomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XX. mendea +XX. mendea)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XIX. mendea +XIX. mendea)
1. lerroa:
'''Elkarte gastronomikoak''', [[Gipuzkoa]]n '''soziedade''' eta [[Bizkaia]]n '''txoko''' izenez ere ezagutzen direnak, bereziki [[Euskal Herria]]n hedaturik dauden [[elkarte]]ak dira, helburu nagusitzat bertako bazkide diren lagunei aisirako eta otorduetarako tokia eskaintzea dutenak. [[Donostia]]n sortu ziren [[XIX. mendemendea]]arenren erdialdean, garaiko turismoaren bultzadak ekarritako aisiaren [[pribatizazio]]ari aurre egin eta bertako [[taberna]] eta [[sagardotegi]]ei ezarritako ordu-murrizketen ondorioz. Geroztik, hasiera batean Gipuzkoara eta ondoren Euskal Herri osora zabaldu eta [[euskal kultura]]ren osagai deigarrienetakoa bilakatu dira, [[koadrila]] izeneko taldearekin batera. [[Donostia]]n elkarte gastronomikoak hiriaren ikur dira eta parte hartze nabarmena dute [[Donostiako Danborrada]]n. Aldi berean, [[kirol]] eta kultura ekitaldien bultzatzaileak ere izaten dira. Hasiera batean eta [[XX. mendea]]n zehar elkarte gastronomiko anitzek [[gizon]]ak soilik hartzen zituzten bazkide gisa eta emakumeei debekatu egiten zitzaien, baina egun sexu-bereizketa gainditu den ezaugarria da. Funtzionamenduari dagokionez, taberna arruntetan ez bezala, elkarte gastronomiko bateko kideek eurek hartu, prestatu eta zerbitzatzen dituzte edariak eta janariak, [[autogestio]] printzipio batez: irabazi asmorik gabeko elkarteak izanik, aldiro bazkide-talde bakoitzak kontsumitu duena idatzi eta kostua bakarrik ordaintzen du, dagokion dirua kaxa komun batean sartuz eta gastu orokorrak aldiroko [[kuota]] batez estaliz.
 
== Ezaugarriak ==