Jorge María Ribero-Meneses: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Ezabatutako kategoria: Pseudozientzia; Gehitutako kategoria: Pseudozientzialariak, HotCat erabiliz
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XI. mendea +XI. mendea)
28. lerroa:
[[1984]]an, bere etxean ixtea erabaki zuen, lanean buru-belarri aritzearren eta «beste guztiek baino mila aldiz gehiago jakitearren», eta orduz geroztik itxita bizi da, lanean.<ref>{{es}} Patricia Lledó eta Natalia Regàs: [http://www.youtube.com/watch?v=EVJ4P8hPrm8 «Els secrets de l’Atlàntida»], 2. partea. Televisió de Catalunya telebista konpainiaren El 33 kateak 2008ko otsailean emandako dokumentala.</ref> Orduz geroztik, hizkuntzalaritzan eta historian nagusi diren teoriei eta egin diren aurkikuntzei kontra egiten dieten hainbat teoria sortu ditu, zientzietako metodoei kasurik egin gabe. Ribero-Menesesen ustez, politikariek eta gaur egungo teoria nagusiak eratu dituzten historialari nahiz hizkuntzalariek (politikarien mende baitaude, Ribero-Menesesen esanetan) bere teoria horien frogak ezkutatzen eta suntsitzen dituzte.<ref>{{es}} Patricia Lledó eta Natalia Regàs: [http://www.youtube.com/watch?v=wir4rFiv5TE «Els secrets de l’Atlàntida»], 3. partea. Televisió de Catalunya telebista konpainiaren El 33 kateak 2008ko otsailean emandako dokumentala.</ref><ref>Jorge María Ribero-Meneses (2006): [http://www.fundaciondeoccidente.org/Ponencia.htm#_Toc148184384 «El reconocimiento del Euskera, obstaculizado por intereses ajenos al ámbito científico»], in ''El carácter autóctono y origen prehistórico del Ezkara o Euskera''.</ref>
 
[[2002]]ko urrian [[UNESCO]]ren aurrean salatu zuen [[Jose Maria Aznar]]ren gobernua sustatzen ari zen ''Camino de la Lengua Castellana'' delakoa, [[gaztelania]] [[XI. mendemendea]]ann [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxan]] jaio ez zela frogatuz. Salaketok helburua lortu zuen, bidearen izendapena bertan behera geratu baitzen.
 
[[2004]]an, Fundación de Occidente fundazioa sortu zuen, fundazioari bere ondasun guztiak emanda,<ref>[http://www.boe.es/boe/dias/2004/10/29/pdfs/A35866-35867.pdf Fundación de Occidente fundazioaren erregistroa], Espainiako Aldizkari Ofizialean.</ref> «Europako eta, ondorioz, mundu osoko kultura eta turismo ibilbide handiena eta aberatsena» sortu, gizarteratu eta sustatzeko asmoz. Ibilbide horren erdigunea Iberiar penintsulako Kantauri itsasoaren kostaldea da, baina inguruko lurrak ere hartzen ditu.<ref>[http://www.fundaciondeoccidente.org/fundacion.htm «Fundación de Occidente»], fundazio horren webgunean.</ref>