Kapitalismo: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: oc:Capitalisme |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XIX. mendea +XIX. mendea) |
||
36. lerroa:
Kapitalismoa [[Ameriketako aurkikuntza]]rekin hasi zela esan daiteke, orduan hasi baitzen Indietako merkataritza. Europak gai landuak eta esklaboak esportatzen zituen eta Ameriketatik bitxiak eta produktu tropikalak inportatzen ziren; horrela hasi zen truke desorekatua eta europarren kapitalen metatzea. Horrela, ''merkataritza kapitalismoa'' sortu zen: eskubide feudalak zituztenek aduana gehiegi jartzen zituzten merkataritzaren kalterako, eta burges pentsamoldea zuten merkatariak, biztanleriaren gehiengoaren laguntzaz, egoera horren aurka altxatu ziren eta industria iraultza sustatu zuten (geroago kapitalismoaren garapenerako garrantzi handia izan zuena). Kapitalismo klasikoaren pentsakera, ekonomiari buruzko erabakiak merkatu askearen pean uztearen aldekoa zen.
[[XIX.
Lehen Mundu Gerraren ondoren kapitalismoa guztiz aldatu zen. Nazioarteko merkatuek behera egin zuten, urrearen ordez estatu bakoitzaren dibisa erabiltzen hasi zen, Europak bankaren lidergoa galdu zuen AEBen mesederako eta [[Afrika]]n naiz [[Asia]]n kolonien aurkako matxinadak hasi ziren. Industrian segidan eta kopuru handian ekoizteko metodo berriek (''taylorizazioak'') bultzada handia eman zioten industria kapitalismoari, eta aldi berean langileek zenbait eskakizun betetzea lortu zuen: esate baterako, aseguru sozialak eta lanorduen murrizketa. [[1920]] ondoko urteetan, itxuraz behintzat, oparotasun bat bizi izan zen.
|