Lerga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XX. mendea +XX. mendea)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XIX. mendea +XIX. mendea)
41. lerroa:
[[1456]]an, [[Nafarroa]] gerra zibilean zegoela, Juan II.a erregeak, zergak ordaintzetik salbuetsi zituen Lergarrak, herriak jasandako pobrezia eta utzikeria zela eta. Dena den, zergak ordaintzeko salbuespenaren ordainetan, herritarren esku geratu zen gotorlekua defendatzeko ardura eta erantzukizuna. [[XV. mende]]aren erdialdera, San Gines monasterioa eraiki zen (gaur egun eraikinaren hondarrak baino ez dira geratzen). Monasterioko aztarnen artean, bertan bizi ziren fraideen arrastoak dituen hilobia dago.
 
[[XIX. mendemendea]]arenren erdialdera arte, herria alkateak eta bi zinegotzik gobernatu zuten, erregeordeak izendaturik. Bitartean, herriko abadea, lergarrek aukeratzen zuten. [[1927]]. urtean Lergako 52 biztanlek, lur-eremu handia erosi zioten Gendulaingo Kondeari, guztira sei mila arroa, zerealen landaketarako eta larre moduan erabiltzeko. Herritarrek guztira 130.000 ogerleko ordaindu zizkioten kondeari. Hasieran, [[Madril]]en bizi zen kondeak ez zizkien lurrak saldu nahi izan, baina Auspicio Precioso Corera abadearen laguntzari esker, lurren salmenta sinatu egin zuen, azkenik.
 
Lergako udala [[XIX. mendemendea]]ann eraiki zen, herriko plaza nagusian. Eraikina indiano aberats baten diruaren laguntzarekin eraiki zen. [[1936]]an udalak eraikinaren heren bat erosi eta udala harlanduzko eraikin dotore hartan ezarri zuen. [[XX. mendea]]n zehar Lergak biztanleriaren bi heren galdu zituen, gehienbat [[Iruña]]ra lan bila joandako biztanleak. Horrekin batera, herriko biztanleria zahartu egin zen: [[1955]]. urtean 70 neska-mutil zituen eskola [[1978]]. urtean itxi behar izan zuten ume falta zela eta. Ordutik, haurrek [[Zangoza]]ko eskoletara joan behar dute egunero. Herriak dituen 2.194 [[hektarea|hektareetatik]] 335ek erabilpen komunala dute.
 
== Ekonomia ==
100. lerroa:
 
=== Udaletxea ===
Herriko plaza nagusian kokatua, [[XIX. mendemendea]]ann eraiki zuen herriko dirudun indiano batek, bere etxebizitza izan zedin. [[1936]]an udalak etxearen heren bat erosi zuen eta bertan udal bulegoak ezarri zituen. Eraikina harrizko harlanduz egina dago eta ate eta leihoetako apaindura nabarmentzen dira.
 
Lergako udaletxeko idazkaria, [[Eslaba]], [[Ezporogi]], [[Larraga]] eta [[Zare]]ko idazkari ere bada.