Abusir: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.3) (robota Erantsia: hr:Abusir
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XX. mendea +XX. mendea)
36. lerroa:
 
=== Abusirreko piramideak ===
Sahuraren piramideak (gaur egun L. XVIII deitua), 79 metroko oinarria eta 47 metroko altuera du. Piramide hau, kontserbazio egoera oso kaxkarrean dago. Hala ere, hil tenplua nahiko ongi kontserbatua dago, eta [[Egiptoko Antzinako Inperioa|Egiptoko Antzinako Inperioko]] hil tenpluen ohiko planoa jarraitzen du. Prozesio galtzada ere, nahiko ongi mantentzen da. Haraneko tenplua, gaur egun, urpean dago, eta oso baldintza kaxkarretan. Piramidea, Perring eta Morganek ikertu zuten [[XIX. mende]]an, eta Borchardtek industu zuen [[XX. mendemendea]]arenren hasieran.
 
[[Neferirkara]] Kakairen piramidea (L. XXI deitua), mailakatua altxatzen da, eraiki zen bitartean, aurpegi lauekin geratzeko ez baitzen estali. Hil multzo honetako piramiderik handiena da, 105 metroko oinarriarekin eta 72 metroko altuerarekin. Faraoia hil zenean, hilobia oraindik ez zegoen amaitua, eta, beraz, adreilu eta zurez amaitu zen. Hil tenpluaren barnean, tenpluaren eguneroko bizitza xehatzen zuten zenbait papiro aurkitu ziren. Sahurarena bezala, Neferirkara Kakairena, Perring eta Morganek ikertu eta Borchardtek industu zuen.
 
Neferefra-Isiren "piramidea" (L. XXVI)k, ez da, berez, piramide bat, baizik eta [[mastaba]] bat. Honen arrazoia, erregea hiltzean, hilobiaren zati ñimiño bat baino ez zela eraiki da, honek, eraikitzaileak, eraiki zen urria, korrika eta presaka, hartxintxarrez betetzera behartu zituelarik, mastaba karratu batean utziz. 65 metroko oinarria du. Lanak askorik aurreratuta ez zeudenez, galtzada eta haraneko tenplua, apenas eraikitzen hasiak zeuden, eta, beraz, galtzada ezabatu eta beheko tenplua, goiko tenplu altuari eranstea. Neferefra-Isiren multzoak, material galtze handia du, ondorengo eraikuntzak egiteko material lapurretaren ondorioz, baita eraikuntzaren zati handi bat ere, adreiluz egina dagoelako. Borchardtek aztertu eta Verner eta Bártak industu zuten [[XX. mendemendea]]arenren amaieran.
 
Nyuserraren piramideak (L. XX), eraikia izan zen garaiko ohiko eredua jarraitzen du. Bere oinarriak, 79 metro neurtzen du, eta, bere altuera, 52 metrokoa da. Multzo honetako gauzarik nabarmenena, prozesio galtzadarik eta haraneko tenplurik ez zela eraiki da, baizik eta Neferirkara-Kakairenak probestu zirela. Aurreko piramideak bezala, material galtze handia jasan zuen, harri lapurretaren ondorioz. Perring eta De Morganek aztertu eta Borchardtek industua izan zen.