Kasko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: jv:Hèlm
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XX. mendea +XX. mendea)
3. lerroa:
[[Moto]] eta [[bizikleta]]ko kaskoak, derrigorrezkoak dira jurisdikzio gehienetan. Kaskoak, babes forma antzinakoenen artean daude, eta [[Antzinako Grezia]]n jada ezagutzen zen bere erabilera, baita ondoren, [[Erdi Aro]]an ere. Garai hauetan, ekipamendu militarraren zati zen, burua, ezpaten mozteetatik eta geziek eragin zitzaketen zaurietatik babestuz. Hasiera batean, larruz egin ziren, baina, ondoren, erabat burdinezkoak eragin ziren.
 
Kaskoen erabilera militarra, beherantz joaten hasi zen suzko armak hedatzen zihoazen heinean, distantzia luzeetatik botatako tiroetan ez baitzuten babes handirik ematen. Baina, artileria astunaren erabilera gorantz hasi zenean, altzairuzko kaskoa berriz agertu zen [[XX. mendemendea]]ann, burua metrailaren aurka babesteko.
 
Kaskoak, oso ezberdinak dira, asmoaren arabera. Adibidez, txirrindulari baten kaskoa, nagusiki, talka indarren aurka babesteko behar da, ohi, kopetan eta buruaren alboetan. Eskaladarako diseinaturiko kasko batek, berriz, goitik eror litezkeen objektuen aurka babestu behar du (harri txikiak eta igotzen ari den ekipamendua), baina ez du buru alboetan jasan litezkeen kolpeetatik babesteko behar handirik. Beraz, txirrindularitzan eta eskaladan erabilitakoek, ez dute antz handirik. Praktikotasunak ere badu bere eragina kaskoaren diseinuan. Txirrindulari batentzako kaskoa, formari dagokionez, aerodinamikoa eta ondo aireztatua izan beharko luke, eskaladako bat, arina eta eskalatzairen teknikan eragin handirik ez izateko hainako tamainakoa izan beharko lukeen bitartean.