Zerrenda:Arabako herrietako ezizenak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
17. lerroa:
* Gehien errepikatzen dena "azeriak" (''raposos'' eran) da: [[Arreo]], [[Berantevilla]], [[Doroñu]], [[Mandaita]], [[Markina (Zuia)|Markina]], [[Molinilla]], [[Morgas]], [[Navarrete]], [[Quintanilla de la Ribera]], [[Rivaguda]], [[Untzilla]], [[Villamardones]], [[Villambrosa]].
* [[Txolarre]] edo [[kurloi]]a (''gorrión'') ere ondo ordezkatuta dago: [[Anda]], [[Betoñu]], [[Burgeta]], [[Imiruri]], [[Luiaondo]], [[Santa Cruz del Fierro]], [[Trebiñu]]. Herrietako nekazariek ez dute txori hau maite.
* Batzuetan herriaren ezaugarri bat agerian uzten du; [[Arkauti]], [[Gereña]] edo [[Ihurre]]koak "urpetuak" (''anegaus'') dira, ibaietako urek beren lurreklurrak sarritan hartzen dituztelako.
* Handiusteak direlakoan [[Araia]], [[Zerio]], [[Leziñana Oka]], [[Maeztu]], [[Menagarai]], [[Zuhatzu Ganboa]] eta [[Zumeltzu]]koei "toledoar" (''toledanos'') deitzen zaie<ref>''Toledanoak'', [[Edu Zelaieta]], [[Arabako Hitza]], 3. zkia., [[2010]]eko [[azaroaren 19]]a.</ref>; horrez gain [[Uribarri (Kuartango)|Uribarri Kuartango]] "Toledo txikia" dugu eta [[Egilatz]] eta [[Uribarri Ganboa]]koak "madrildarrak" dira.
* [[Judu]]ena sozialki komunitate markatua izan da; herri askotako ezizenak (tartean talde honetako kideak bizi izan direnetakoak) "judu" hitzarekin lotuta egoteak horixe frogatzen du: [[Astúlez]], [[Beotegi]], [[Bilar]], [[Durruma Kanpezu]], [[Heredia]], [[Navaridas]], [[Oion]] eta [[Torre (Trebiñu)|Torrekoak]] ''judíos'' dira, [[Labraza]]koak ''hebreos'', [[Bastida (Araba)|Bastida]] eta [[Guardia]]koak ''rabudos''; hori gutxi ez eta [[Galarreta]]koak ''judíos rabudos'' dira. ''Herejes'' ("heretiko", [[Alda]], [[Arriano]], [[Zuhatzu Donemiliaga]]) antzeko bidetik doa.
* Batzuetan tentuz ibili behar da hitzen esanahia zehazteko: [[Amarita]], [[Birgaragoien]], [[Andollu]] eta [[Subilla Morillas]]ekoak ''villanos'' dira; beste esanahi batzuk izan beharrean, esaterako azken kasuan Subilla ''villa'' ([[hiribildu]]a) izan zelako irabazi zuen izengoitia.
 
=== Euskaraz aratu beharra ===