Osagai nagusien analisi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
12. lerroa:
 
== Azalpena ==
[[Fitxategi:PCA of Haplogroup J using 37 STRs.png|thumb|Ysearch datubasetik egindakohartutako 354 Y-chromosome haplotype erabiliz egindako Konposatu Nagusien Analisia]]
[[Transformazio ortogonal]] baten bidez, Osagai Nagusiak deituriko aldagai berriak kalkulatzen dira, zeinak aldagai orijinalen konbinazio linealak diren. Lehen osagai nagusiak datuen [[bariantza]]ren gehiengoa azaldu behar du, eta bigarrenak honekiko ortogonala izan behar du, eta gainera ahalik eta bariantza gehien azaldu. Aldagai berri hauen balioari faktore deritzo, eta geometrikoki behaketa orijinalen Osagai Nagusien gaineko proiekzio bezala uler daiteke.
 
Faktore hauek aldagaien [[korrelazio]]z kalkulatzen dira eta faktore bakoitzak aldagai batekin duen korrelazioak biek amankomunean duten informazioa azaltzen du, korrelazio honi, pisua deitzen zaio. Hala ere, osagai nagusiak beraien artean independenteak izateko datu orijinalek aldagai anitzeko [[distribuzio normal]]a jarraitu behar dute.
 
ONA burutzeko prozedura [[matematika|matematiko]] eta [[estatistika|estatistiko]] konplexua jarraitzen da, zeinetan zehar [[eigenbektore]] eta [[eigenbalio]] deituriko kontzeptuak erabiltzen diren.
 
 
== Azalpen matematikoa ==