Energia-balantza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Energia balantzea''' energiaren kontserbazioaren legearen aplikazioetako bat da, sistema fisikoen analisiak egiteko erabiltzen dena. Sistema...
(Ez dago alderik)

11:28, 5 maiatza 2011ko berrikusketa

Energia balantzea energiaren kontserbazioaren legearen aplikazioetako bat da, sistema fisikoen analisiak egiteko erabiltzen dena. Sistemara sartu eta sistematik ateratzen den energia kantitatea kontutan hartuz, aurrez ezezagunak ziren energia fluxuak aurkitu daitezke. Hau egiteko energiaren kontserbazio legearen (energia ez da espontaneoki sortu edo desagertzen) hainbat forma ezberdin erabil daitezke.

Erabilera

Energia balantzeak ingeniaritza kimikoan eta ingurugiro zientzietan erabiltzen dira, hala nola erreaktore kimikoen diseinuan edo isolatzaile baten sakonera kalkulatzean. Sistema fisikoaren mugak zehaztu egin behar dira, sistemara eta sistematik sartu eta irtetzen diren korronteak erraztasunez identifikatzeko. Sistema fisiko oso baterako aplikatuz gero, bere formetan orokorrena hurrengoa da:


 


•Sarrera: Sistema fisikora sartzen den energia kantitatea

•Sorrera: Erreakzio kimiko bidez sistema fisikoaren barruan askatzen den energia kantitatea

•Irteera: Sistema fisikoa uzten duen energia kantitatea

•Akumulazioa: Sistema fisikoaren barruan akumulatuz edo bilduz doan energia kantitatea

•Desagerpena: Erreakzio kimikoa gertatzeko sistema fisikoak ematen duen barruan energia kantitatea


Materia balantzeen antzera, sistema egoera egonkorrean dagoela suposatuz, akumulazio terminoa zero bihurtzen da, energia balantzea sinplifikatuz. Higidura kantitatearen balantze, materia balantze eta exergia balantzeekin batera ingeniaritza kimikoaren diseinuaren oinarria da energia balantzea.