«Adurtza»: berrikuspenen arteko aldeak

15 bytes removed ,  Duela 10 urte
t
[[Erdi Aroa]]n zehar Adurzaha ([[1025]]) izeneko herrixka bat egon zen, gaur egun hutsik dagoen [[Olarizu]] eta [[Gasteiz]]ko herrien artean. Herrixkatik antzinako galtzada erromatar bat igarotzen zen eta [[Donejakue Bidea]]ren adarretako bat. Adurtza, [[1258]]ean Gasteizi utzitako herrixketako bat izan zen. Denborak aurrera egin ahala, Gasteizi erabat loturik geratu zen, eta kanpoaldeko auzoaren izaera hartu zuen. San Kristobal izenaz ere izan zen ezagutua, auzoan kokatzen den San Kristobalgo baseliza zaharrarengatik.
 
Auzoaren erabateko garapena [[1950eko hamarkada]]n hasi zen, gaur egungo Adurtzako auzoaren eraikitzearekin. Ondorengo hamarkadetan, Iturritxu kalea eraiki zen. Azken honek, Gasteizko hiria inguratzen duen errepidearen alboan kokatzen dakokatua eta hegoaldean Gasteizen muga dadena. Gasteizko udalak, errepide hori handitzeko daukan asmoak, Iturritxuko hainbat bizilagunen kezka sortu du, eta errepidea handitzearekin batera, auzotik auto gehiago igaroko direnaren beldur dira.
 
== Errekaleor ==
134

edits