Jean Borthayre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
 
== Biografia ==
Abeslari [[Autodidaktaautodidakta]], [[Europa]]n zeharrekozehar bira egin zuen euskalEuskal Herriko [[abesbatza]] batean bakarlari hasi zen kantuaren munduanbakarlari. [[Paris]]ko [[kontserbatorio]]an sartzeko arrakastarik izan ez zuen saiakeraren ostean frantses hiriburuko [[Opéra-Comique]]n [[Baxu (ahotsa)|baxua]] zen [[Louis Azéma]]k bere ahotsa entzuteko aukera izan zuen. Parisen bizi izateko denetarik ([[taxi]]sta lana...) egin izan zuen; euskal kantuak ziren bere errepertorio bakarra [[1934]]an [[Parisko Casino]]ra [[Tino Rossi]]ren errezital batean parte hartzeko igo zenean. Bere izena opera giroan entzuten hasi zen eta [[1936]]an Marie-Louise bere emaztearekin (Azémaren alaba) operaren gaineko ikasketak hasi zituen. [[1937]]an [[Aljer]]reko Operan kantatzeko kontratatu zuten baina [[Bigarren Mundu Gerra]]k ibilbidea moztu zuen.
 
Bere debut profesionala [[1943]]an egin zuen [[Tolosa Okzitania]]ko Kapitolioko Antzokian; bertan [[1946]] arte egin zuen lan, [[Jules Massenet]]en ''[[Hérodiade]]'' operan [[Herodes]]en papera egiten. [[Bigarren Mundu Gerra|Gerraren]] ostean beste zenbait hiritako opera etxetan aritu zen: [[Bordele]], [[Marseilla]], [[Lyon]], [[Estrasburgo]], [[Gante]], [[Anberes]] eta [[1951]]n [[Paris]]; urte horretan aldi berean [[Parisko Opera Nazionala|Opera Nazionalean]] ([[otsailaren 25]]ean) eta [[Opéra-Comique]]n ([[otsailaren 22]]an) debutatu zuen ia 50 urte zituela, [[Charles Gounod]]en ''Faust'' operan Valentinena eta [[Georges Bizet]]en ''Les Pêcheurs de perles'' delakoan Zurgarena eginez hurrenez hurren. [[1968]] arte bi antzoki garrantzitsu horietan kantatu zuen.