Hiragana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{japonieraz}}
'''Hiragana''' (平仮名) [[silabategi]] bat da, [[katakana]] eta [[kanji]]-rekin batera berezko [[japoniera#idazkera|japoniar idazkera]]-sistema osatzen duena. Batzuetan [[rōmaji]] edo [[latindar alfabeto]]rako transkribapena ere erabiltzen dute. Hiragana eta katakana [[kana (japoniera)|kana]]-sistemak dira, eta ez dute kontzepturik (kanji bezala) irudikatzen, soinuak baizik. Kana bakoitzak [[bokal]] bat (あ,''a''), [[kontsonante]] bat + bokal bat (か, ''ka'') edo sudurkaria (ん, ''n'') irudikatzen du.
 
Japoniar testu arruntetan hiru sistemak daude nahastuta. Hiragana kanji-rik ez duten japoniar hitzak idazteko erabiltzen dute (partikulak barne) eta baita aditz-hondarkietan ere. Hiragana kanji-ahoskera adierazten duen [[furigana]] sisteman ere erabiltzen dute. Hiragana japoniar umeek ikasten duten lehen idazkera da.