Savant sindromea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Ezabatutako kategoria: Psikologia; Gehitutako kategoria: Psikopatologia, HotCat erabiliz
16. lerroa:
 
== Savant ospetsuak ==
* [[Raymond Babbit]] (''[[Rain Man]]'' filmean ikus daitekeen fikziozko pertsonaia [[autista]], [[Dustin Hoffman]]-ek interpretatua eta aktore hoberenaren [[Oscar Sariak|oscarra]] lorrarazi ziona. [[Kim Peek]] da fikzioa inspiratu zuenaren egiazko savant-aren izena, [[Salt Lake City]], [[Utah]]n bizi den iparramerikarra. Kim-ek azkartasun harrigarriaz irakurtzeko gaitasuna du, begi bakoitzarekin orrialde bat. Milaka liburu ditu memorizatuta eta ezagutzen esparrua oso zabala da: geografia, literatura, musika, historia… Gainera, Kim giza [[GPS]]-a dela esan dezakegu: [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] mapa guztiak buruan izanik, zehatz-mehatz esan ditzake zein kaletan dagoen zerbait edo nola iritsi haraino.
* [[Daniel Tammet]]: [[π]] zenbakiaren hamartarrak memorizatzeko Europako errekorra dauka: 22.514 digito! Memoriari laguntzeko teknikarik gabe, [[π]] zenbakia paisaia bat bezala agertzen omen zaio Daniel Tamneti irudimenean. Bestalde, Islandiako hizkuntza zazpi egunetan ikas zezakeela frogatu zuen behin. Zazpi egunen buruan bertoko hizkeran elkarrizketa egin zuen Islandiako telebista batean.
* [[Wolfgang Amadeus Mozart]] musikaren historia liburu askotan ikus daitekeen legez txiki-txikitatik musikarako dohain itzelak zituen [[Mozart]]ek. [[Adimen anizkunaren teoria]]ren arabera, musikarako inteligentzia itzela zuen Mozartek baina inteligentziaren definizio zaharragoen arabera Mozart oso inteligentea zen eta historiako genio inteligenteen ranking haietan beti lehenengoen artean agertzen zen.