Britainiar eta irlandarren euskal jatorriaren teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
Oppenheimerrek [[Erresuma Batua|britainiarrek]] euren jatorriaru buruzko uste eta iritziak hankaz gora jarri zituen, hauek beti [[zeltak|herrialde zelten]] ondorengoak direla uste izan baidute. Oppenheimerrek dioenez [[irlanda]]rren %90aren jatorri edo osagai [[genetika|genetikoa]] [[iberiar penintsula]]ren iparraldean eta bereziki [[Euskal Herria]]n legoke, [[gales]]tarren %80 inguru, eta [[Ingalaterra|ingeles]] eta [[eskozia]]rren %70 inguruan legoke. Gutxi gorabehera uharte horietako biztanleriaren bi heren lirateke. Gerora inbasio ezberdinak jazo ziren: [[bikingo]]ak, [[normandar]]rak... britainiarren jatorri genetiko bikingoa %5a eta normandiar jatorria beste %5ak izango luke.
 
Oppenheimerren teoriaren arabera, [[Glaziazio|Glaziazio Aro]]an [[itsaso]]ko ur maila gaur egungoa baino baxuagoa zenez (gaur egungo maila baina [[kilometro]] bat baxuagoa) [[Britainiar Uharteak]] [[Europa|Europar Kontinenteari]] lotuta zeuden, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] eremutik [[Iparralde]]tik eta [[Landak|Landetatik]] gora, [[Akitania]]ko kostalde osotik aurrera Euskal Herritik aterata eta gaur egungo Britainiar Uharteetara joandako jende taldeen emigrazio eman zen. Gero, [[izotz]]a urtzen hasi zenean, itsasoko ur maila ehun metro igo zenez, Oppenheimerren arabera, Britainiar Uharteak sortu eta bertan emigratutako jendea isolatuta gelditu omen zen. Jende honek bere [[euskaldunak|euskal]] jatorri genetikoa gorde omen zuen.
 
Oppenheimerrek [[2011]]ko [[maiatz]]aren hasieran [[Gares]]en Euskararen Jatorriari buruzko biltzarrean eta [[maiatzaren 11]]an [[Donostia]]ko Kutxa Aretoan emandako hitzaldietan bere teoria jendaurrean azaldu zuen.