Halikarnaso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Halikarnaso''' ([[greziera]]z Ἀλικαρνᾱσσός, Halikarnassos, [[latin]]ez ''Halicarnassus'', gaur egun [[Bodrum]], [[Turkia]]) antzinako greziar hiri bat da, Asia Txikiko [[Karia]]ren hegomendebaldeko kostaldean kokatua, [[Egeo Itsasoa]]n, [[Zeramiko golkoa]] eta [[Kos (uhartea)|Kos]]eko golkoaren arteko kokapen pribilegiatu batean. Jatorrian kostaldetik gertu zegoen uharte txiki bat baino ez zuen hartzen, gaur egun [[Bodrumgo gaztelua]] dagoen toki berean.
 
[[Argolida]]ko [[Trezen]] hiriaren kolonia bat izan zen, [[K. a. 1000]]n sortua. [[Hexapolis doriarra]] osatu zuten sei hirietako bat izan zen (besteak [[KnidoGnido]], [[Kos (uhartea)|Kos]], [[Ialisos]], [[Lindos]] eta [[Kamiros]] izan ziren). Zefirioneko istmoan (latinez Zephyrium) zegoen eta hasieran Zefiria (Zephyria) deitu zen. Hiriak, konkistatzeko erabat ezinezkoaz ziren bi edo hiru gotorleku behintzat bazituen, garrantzitsuena Salmazis zelarik, hiriaren ipar muturreko harkaitz batean zegoena: beste bat Arkoneso zen, ustez portuaren aurreko uharte batean (gaur egun Orak Ada).
 
Gatazka erlijioso baten ondorioz (kirolari bat lortu zuen garaikurrarekin geratu zen [[Apolo]] jainkoari eskaini beharrean, ohi zen bezala) eta joniarrenganako bere hurbiltasunagatik Doriar Ligatik kanporatua izan zen [[K. a. VII. mendea]]n, liga hau [[Pentapolis doriarra]] deitzera pasatuz.