«Yamuna»: berrikuspenen arteko aldeak

2.490 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: {{Ibai infotaula | izena = Iamuna | bertako izena = यमुना | argazkia = 280px | oina = Taj Mahala Iamuna ib...)
 
No edit summary
 
Iamunaren ezaugarririk garrantzitsuena oso emankorra den alubioizko lautada bat osatzen duela da, Iamuna-Ganges [[Doab]]a bezala ezagutzen den lur zatia, Iamuna eta Gangesen artean, [[Indo-gangear ordokia]]n dagoen eskualde bat. Iraganean komunikazio bide garrantzitsua izan zen arren, gaur egun ibaia, oinarrian, zeharkatzen dituen lurrak ureztatzeko erabiltzen da. Ia 57 milioi pertsona daude Iamuna ibaiaren menpe. Urteroko 10.000 hektometro kubiko segunduko isuriarekin eta 4400 hektometro kubikoren erabilerarekin (horietatik ureztatzeko erabiltzen dena %96 dena), ibaiak Delhiren ur horniketaren %70a ematen du.
 
Ganges bezala, Iamuna ibaia ere oso miretsia da hinduismoan eta Iamuna jainkosa bezala gurtua ibilgu osoan zehar. [[Hindu mitologia]]n, Iamuna eguzkiaren jainkoa den [[Surya]]ren alaba eta heriotzaren jainkoa den [[Yama]]ren arreba da, beraz, [[Yami]] bezala ere ezaguna, eta, sinesmen herrikoien arabera, bertako ur sakratuetan bainatzeak heriotzaren oinazeetatik askatzen du.
 
Iamunaren ura ''nahiko kalitate onekoa'' da Himalayako Yamunotrin duen iturritik Wazirabaderaino doan 375 kilometroko tartean. Delhin, Wazirabad eta Okhla hesien artean dauden 15 hustubideren bidez hondakin urak isurtzen dira, ibaia oso kutsatua egotea eragiten dutenak. Funtzionario batek ibaia "ur beltzen kolektore" bezala deskribatzen du, [[oxigeno eskari biokimiko]]a (DBO) 14 eta 28 miligramo litroko baloreetan dagoelarik, eta [[koliforme]] kopuru handiak dituena. Ibaiak, hiru iturri nagusitatik jasaten du kutsadura: etxeak eta udal hondakin uren kanporatzea, nekazaritza ahalbidetzeko egiten den deforestazioaren ondorio den lurraren higadura, ongarri, belar hiltzaile eta pestiziden eratorri kimikoen garbiketarekin batera, eta, azkenik, aktibitate komertzialaren eta industrialdeen korronteak.
 
== Geografia ==
=== Iamuna Uttarakhanden ===
[[Fitxategi:Himalayas at dusk from Mussoorie, Uttarakhand.jpg|left|250px|thumb|Banderpoonch tontorrak, Iamunaren iturrien tokia, [[Mussoorie]]tik ikusita.]]
[[Fitxategi:Yamunotri temple and ashram.jpg|left|250px|thumb|Yamunotriko tenplua ibaiaren ertzean, Iamuna jainkosari eskainitako santutegia.]]
[[Fitxategi:Indo-Gangetic Plain.jpg|right|250px|thumb|Iamuna ibaiaren ibilgua indo-gangear ordokian.]]
 
Iamuna ibaiaren urruneneko iturriak [[Yamunotri]] glaziarrean daude, 6.387 metroko altueran, Banderpooch tontorren hegomendebaldeko magaletan, [[Behe Himalaya]]ko [[Mussoorie mendilerroa]]ren zati dena. Administratiboki, ibaia Uttarakhand estatuko [[Uttarkashi barrutia]]n jaiotzen da, [[Haridwar]] hiri santutik apur bat iparraldera. Mendiko zenbait ibai eta errekazto txiki, Iamuna, berez, Yamunotrin jaiotzat hartzen da, 3.923 metroko altueran, hinduismoko santutegirik sakratuenetako bat dagoen tokia, [[Iamuna (jainkosa)|Iamuna]] jainkosari eskainia eta [[Chota Char Dham]]en zati dena, erromesaldi zirkuitoa edo [[Yatra]]. Orain ere oinez joanda, tenplutik gertu, ibaiaren eskuinaldeko ibarra jarraitzen duen 13 kilometroko ibilaldi batean, ''Markendeya Tirtha'' dago, non [[Markandeya]] [[rishi]] edo jakintsuak [[Markandeya Purana]] idatzi zuen.
 
[[als:Yamuna]]
15.106

edits