Yamuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{Ibai infotaula | izena = Iamuna | bertako izena = यमुना | argazkia = 280px | oina = Taj Mahala Iamuna ib...
(Ez dago alderik)

13:36, 26 apirila 2011ko berrikusketa

Iamuna ibaia (batzuetan Jamuna edo Jumna bezala transkribatua) (sanskritoz यमुना, urduz جمنا) Ganges ibaiaren ibaiadarrik handiena da, baita India iparraldeko ibairik garrantzitsuenetako bat ere. 6.387 metroko altueran jaiotzen da, Yamunotrin, Banderpooch mendien hegomendebaldeko magaletan, behe Himalayan, eta 1.376 kilometroko ibilbidea egiten du Triveni Sangamen itsasoratu aurretik, Allahabaden, hamabi urtetik behin egiten den Khumba Mela erromesaldia egiten den tokia. Trivenin (hiru ibai), hinduek han lurrazpiko ibai ikustezina den Sarasvati ibaia elkartzen dela uste baitute, oso antzinako den Rig-veda testuan jada aipatzen dena (K. a. X. mendea), Iamunaren ura nahiko gardena da, Gangesenak horixkagoak diren bitartean. Bere arroa oso zabala da, 366.223 kilometro karratukoa (Gangesen arroaren %40,2a).

Iamuna
यमुना
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.376 km
Geografia
Map
Koordenatuak31°00′17″N 78°27′42″E / 31.0047°N 78.4617°E / 31.0047; 78.4617
Herrialdea India
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera351.000 km²
Arro hidrografikoaGanges Basin (en) Itzuli
Ur-emaria3.480 m³/s
Bokalea
()
Ganges

Iamunak Uttarakhand, Haryana eta Uttar Pradesh estatuak, hiriburua den Delhi eta Himachal Pradesh estatuaren muga ere bada. Bere bidean ibaiadar ugariren urak jasotzen ditu., Giri ibaia, Tons ibaia (bere ibaiadarrik luzeena eta handiena bere ibilguaren goikaldeko zatian), Hindon ibaia (400 km), Chambal ibaia (1050 kilometro), Betwa ibaia (610 kilometro), Mandakini ibaia, Sindh ibaia (470 kilometro) eta Ken ibaia (427 kilometro) barne. Garrantzitsuena Chambal ibaia da, honek, era berean, ibaiadar ugari jasotzen dituelarik, garrantzitsuenak Khan ibaia, Kshipra ibaia, Kalisindh ibaia, Parbati ibaia eta Banas ibaia direlarik. Baghpat, Delhi Berria, Noida, Mathura, Agra, Firozabad, Etawah, Kalpi, Hamirpur eta Allahabad hiriak ibai honen ertzean daude, eta bere parean monumentu garrantzitsu ugari dago, horien artean Agran dagoen Taj Mahal mausoleo ospetsua nabarmentzen delarik.

Iamunaren ezaugarririk garrantzitsuena oso emankorra den alubioizko lautada bat osatzen duela da, Iamuna-Ganges Doaba bezala ezagutzen den lur zatia, Iamuna eta Gangesen artean, Indo-gangear ordokian dagoen eskualde bat. Iraganean komunikazio bide garrantzitsua izan zen arren, gaur egun ibaia, oinarrian, zeharkatzen dituen lurrak ureztatzeko erabiltzen da. Ia 57 milioi pertsona daude Iamuna ibaiaren menpe. Urteroko 10.000 hektometro kubiko segunduko isuriarekin eta 4400 hektometro kubikoren erabilerarekin (horietatik ureztatzeko erabiltzen dena %96 dena), ibaiak Delhiren ur horniketaren %70a ematen du.