Biokimika: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
19. lerroa:
Aspalditik ezagutzen du gizakiak biokimikaren aplikazio praktikoak, bere oinarri teorikoa ezagutu ez arren. Duela 8.000 urte [[Asia]]ko zibilizazioek [[hartzidura]]ren bidez [[garagardo]]a ekoizten zuten, eta duela 5.000 urte ogia egiten zuten Egipton [[legami]]ak erabiliz. Edari alkoholiko edo esnekien ekoizpena oso aspaldikoa izan arren, XIX. mendera arte -hartziduraren oinarri biokimikoa argitu arte- gizakiak etekina ateratzen zien prozesu biokimikoei haien funtsa ezagutzen ez bazuen ere.
Antzinean uste zen izaki bizidunen materiak berezko legeak zituela, ez zuela naturaren lege fisiko-kimikoak jarraitzen. Eta bizidunen molekulak bizidun beraiek besterik ez zituztela sortzen. Teoria "bitalista" haien ustez "bizi-fluido" ikusezin batek bizidunen prozesu guztiak zuzenduko lituzke. 1828an, baina, bitalismoak zartada gogorra jaso zuen [[
XVIII. mendeko aitzindarien lana biokimikaren oinarriak jarri zituen: Karl W. Scheelek [[azido laktiko]]a eta [[azido zitriko]]a aurkitu zuen hainbat janaritan, eta [[Antoine Lavoisier]]ek bizidunek [[oxigeno]]a hartu eta [[karbono dioxido]]a kanporatzen zutela [[arnasketa]] prozesuan frogatu zuen.
|