Gernikako Batzarretxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
57. lerroa:
 
Lorategian gaur egungo haritzaren arbasoak daude: zutabez inguratuta ''Arbola Zaharra'' dago, nahiz eta lehenbiziko zuhaitz zaharrena ez izan, Gernikako Arbola guztietatik gaur egun gordetzen den zaharrena da. [[1860]]an bere ondorengoa landatu eta [[2004]]. urterarte tribunaren aurrealdean kokatuta egon zen, urte honetan erabat idortu eta ordezkatu beharra izan zen.
 
[[Irudi:Batzar Vitrail Majeur Detail 2.jpg|thumb|150px|left|Beiratean [[Bizkaia|Bizkaiko]] udalerri ezberdinen topagune gisa [[Gernikako Arbola]]k duen sinbolismoa ikus liteke.]]
 
Ingurugiro honetatik Batzarretxeko sarrera nagusiaren soiltasuna eta zorroztasuna nabarmentzen dira, ezaugari hauek eraiki zen [[neoklasizismo]] arkitekturaren kanonen barnean daude. Bere aldamenean, eta [[arkitektura]] ezaugarri berdinak jarraituz, zutabe multzo batez apaindutako [[harri]]zko tribuna bat dago. Aurretik zegoen bat ordezkatzen du, hura itxura eta materialei dagokionez sotilagoa zen, eta Bizkaiko Batzarren buru ziren agintariei eserleku emateko erabili ohi zen.