Gernikako Batzarretxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
62. lerroa:
 
== Beirateen Aretoa ==
[[Irudi:Batzar Vitrail Majeur Detail 2.jpg|thumb|150px|left|Beiratean [[Bizkaia|Bizkaiko]] udalerri ezberdinen topagune gisa [[Gernikako Arbola]]k duen sinbolismoa ikus liteke.]]
 
Beirateen Aretoa jatorriz gune ireki gisa diseinatua izan zen, [[1964]]an [[Bizkaiko historia]]ri buruzko museoa bilakatu zen. Batzar Nagusien berrezarpenarekin bat, Batzarretxeak bere erakundea berreskuratu eta Beirateen Aretoa erakundearen jardunetako erabili zen. Areto honetan estalpe funtzioa betetzen duen neurri handietako beiratea nabarmentzen da. [[1985]]. urtean ezarri izan zen eta aurretik Vidrieras de Arte S.A. [[bilbo]]tar enpresak artisau eran eraiki zuen, gaur egun arte lantegi honek ekoiztu duen neurri horietako lanik handiena izan delarik. Zuhaitzak Bizkaiko udalerrien topagune gisa duen sinbolismoa grafikoki bereganatu eta erakusten du. Erdialdean, tribuna eta zuhaitzak antzinako batzarrei erreferentzia egiten die; alboan, ''"Lege Zarra"'' idazkinak Jaunak onartzea eta errespetatzea zin egiten zituen antzinako legeak oroitarazten ditu; eta, bestaldetik, Bizkaiko [[ekonomia]] jarduerei buruzko erreferentziak irudikatzen dira. Erdialdeko zatia inguratuz, Bizkaiko udalerri ezberdinen monumentu nabarmenenak dituen orla bat dago.