Parisko Bake Biltzarra (1919): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Erresuma Batuko +Erresuma Batuko )
1. lerroa:
[[Fitxategi:Council of Four Versailles.jpg|thumb|right|250px|Ezkerretik eskuinera: [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] David Lloyd George, [[Italia]]ko Vittorio Orlando, [[Frantzia]]ko Georges Clemenceau eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] [[Woodrow Wilson]].]]
 
'''Parisko Bake Biltzarra''' [[Lehen Mundu Gerra]]ko herrialde garileek eratutako biltzarra izan zen, garaitutakoekin bake-hitzarmenak ados zitzaten. Bilerak [[1919]]ko [[urtarrilaren 18]]an hasi ziren, eta, geldiuneak geldiune, [[1920]]ko [[urtarrilaren 21]] arte iraun zuten. Hogeita bederatzi herrialdetako diplomatikoak bildu ziren, bakoitzak bere eskaerak zituela, baina erabaki nagusiak "Lau Handiek" hartu zituzten: [[AEB]]etako [[Woodrow Wilson]], [[Erresuma BatuBatua|Erresuma Batuko]]ko [[David Lloyd George]], [[Frantzia]]ko [[Georges Clemenceau]] eta [[Italia]]ko [[Vittorio Orlando]]. [[Alemania]]ko eta [[Errusia]]ko ordezkaririk ez zen gonbidatu parte hartzera.
 
Negoziazioek [[Europa]]ko hiru [[inperio]]en amaiera ekarri zuten: [[Alemaniar Inperioa|Alemaniarrarena]], [[Austria-Hungariar Inperioa|Austria-Hungariarrarena]] eta [[Otomandar Inperioa|Otomandarrarena]]. Alemania, gainera, gerraren erruduntzat hartu zen, eta, horren ondorioz, kostu guztiak ordaintzera kondenatu zuten. Halaber, Europan [[estatu]] berriak agertzea ahalbidetu zen: [[Txekoslovakia]] eta [[Jugoslavia]] sortu ziren, eta [[Polonia]] birsortu. Woodrow Wilsonen ekimenez, [[Nazioen Liga]] eratu zen, munduko nazioen arteko gatazkak modu baketsuan konpon zitezen.