Jito genetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.4) (robota Erantsia: ar, bg, ca, cs, de, el, es, et, fa, fi, fr, gl, he, ht, hu, ia, id, is, it, ja, ko, lt, mk, nl, nn, no, pl, pt, ru, simple, sl, sr, sv, tr, uk, uz, zh
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
[[Hardy-Weinberg-en legea]]ren arabera, populazio teoriko handi batean [[gene]] eta [[genotipo]]en frekuentziak belaunaldiz belaunaldi egonkor mantentzen dira. Lege hori beti beteko balitz, eta ez balu inongo indar ebolutiborik jardungo, ez legoke [[eboluzio]]rik. Hala ere, aipaturiko legea ez da betetzen populazioaren tamaina asko txikitzen denean, zoriak aleloen jatorrizko frekuentzia aldatu baitezake.
 
Zenbat eta handiagoa izan banakoen kopurua populazio batean orduan eta txikiagoa izango da belaunaldi baten eta hurrengoaren arteko frekuentzia genikoen aldaketa,. Hots, maiztasun teorikoak eta errealak bat etorriko dira.
 
Jito genetikoaren funtsa belaunaldi bakoitzean zoriak aleloen frekuentzian eragiten dituen ausazko aldaketetan datza. Esaterako, populazio batean gene batekiko bi alelo badaude ('''''A''''' eta '''''a''''') frekuentzia berean (%50ean), hurrengo belaunaldian oso posible da frekuentzia horietan zoriak aldaketa txiki bat egitea, txanpon bat 100 aldiz botatzen dugunean zoriak ere 50 aurki eta 50 ifrentzuaren frekuentzia teorikoan aldaketak eragiten dituen modu berean.