Eustakio Mendizabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t →‎ETAko militantea: garruze > garrüze
34. lerroa:
 
Ihes egin orduko ETAren marka utzia zuen [[Gipuzkoa]]ko hainbat lekutan. [[1968]]ko abuztuan, lagun bat atxilotuta, bere bila joan zen polizia, eta alde egin behar izan zuen. Hasieran, [[Estibalitz]]en ezkutatu zen, beneditarren etxean. Gero, [[Iparralde]]ra jo eta [[Beloke]]ko komentuan hartu zuen aterpe, Baionan beste iheslariekin bizitzen jarri artean.
[[Ondarroa]]ko [[Anabel Zubikarai]] ere bertan ezagutu eta berarekin ezkonduko zen. Ez ziren elizatik ezkonduko. Matalaz eta Ekaitz umeak ere ez zituzten batailatuko, garai eta giro horietan haustura handia adierazten zuena. [[GarruzeGarrüze]]n, [[Donapaleu]] ondoko herrixkan hainbat iheslariren artean antolatutako baserrian bizi ziren garai horietan.
 
Frantziako poliziak bi aldiz atxilotu zuten, bietan mugatik hurbil eta pistola aldean zeramala. Bigarrenean Pabeko espetxera eraman zuten eta gero [[Poitiers]]era konfinatu. Berehala ihes egin zuen handik, hilabete pare bat ezkutuan egin eta Hego Euskal Herrira joatea erabaki zuen.