Lantalde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
Lan-taldeak ''talde zuzenduak'' zein ''zuzendugabeak'' izan daitezke. Talde zuzenduetan buruzagi batek bere ardurapena dauden pertsonak biltzen ditu bere inguruan helburu jakin lortzeko. Aldi berean, buruzagi hauek beste talde zuzendu baten baitan izan daitezke, maila goragoko buruzagi baten inguruan. Talde zuzendu horiek, beraz, erakundeko organigramari jarraitzen diote, organigraman zehar multzo zenbait osatuz. Zuzendu gabeko taldeak, berriz, [hierarkia]]-maila berean edo buruzagi jakinik gabeko lan-taldeak dira, bertan [[lider]]rak izan badaitezke ere.
 
== Lan-taldeen abantailak eta eragozpenak ==
 
Banakako jardunaren aldean zein erakundeko bateko hierarkian oinarriturik burutzen diren zeregin finko eta sistematikoen aldean, lan-taldean jarduteak abantaila zenbait ditu:
 
* lan taldean, ''ikuspuntu gehiago'' planteatzen dira eta horrela, lana arrakastaz burutzeko aukerak handitu egiten dira;
* lan taldeak informazio eta ezagutza handiagoa du egin beharreko lanari buruz;
* lan taldean hartutako erabakiak aiseago eta [[motibazio]] handiagoz gauzatzen dira, taldekideek beraiek hartutakoak direlako;
* lan taldean, komunikazio-arazo gutxiago izaten da, kide guztiek hartu baitute parte prozesu osoan.