«Psikoneuroimmunologia»: berrikuspenen arteko aldeak

(Orrialde berria: {{lanean|Josu}} '''Psikoneuroimmunologia''' immunitate-sistema eta nerbio-sistemaren arteko lotura aztertzen duen zientzia gaztea da, hitza 1975. urtean estreinakoz agertu ...)
 
Aspalditik aipatua da burua eta gorputzaren arteko lotura, eta bere eragina gaixotasun batzuen agerpenean. [[Hipokrates]]-ek, [[Aristoteles]]-ek eta [[Galeno]]k gogo-aldarte negatiboen ahalmen kaltegarria azpimarratu zuten, osasuna nabarmen oker dezakeena.
 
XIX. mendearen bukaerak medikuntza psikosomatikoaren sorrera ekarri zuen. Fisiologo batzuek emozio-egoerek aldaketa fisiologikoak sortzen zituztela egiaztatu zuten, animalia zein gizakiekin egindako esperimentuetan. Metal'nikov fisiologo sobietarrak ([[Ivan Pavlov|Pavlov]]-en dizipulua), esaterako, honela zioen 1928an:
 
"''Oraindik ez dugu aintzakotzat hartu nerbio-sistemak eta psikismoak organismoaren funtzionamenduan betetzen duten zeregin garrantzitsua. Nahiz eta buru-egoera batzuek hainbat gaitz sortu. Izan ere, organo askoren jarduera ([[bihotz]]a, [[birika]]k, [[heste]]ak, [[guruin]]ak, etab) nerbio-sistemari oso lotua dago. Horregatik gaixoaren buru-egoerak garrantzi handia dauka hainbat gaixotasun fisikoren sorreran''".
 
XX. mendeko 60ko hamarkadan ezarri ziren psikoneuroimmunologiaren oinarriak, saguekin egindako esperimentuetan animalien [[estres]]ak [[antigorputz]]en jaitsiera eragiten zuela frogatzerakoan <ref>Solomon, G. Moos, R. Stone, G. Fessel, W. ''Periphetal vasoconstriction induced by emotional stress in rats.'' Angiology. 1964 Aug;15:362-5</ref>. George F. Solomon psikiatrak ere nerbio-sistemak immunitate-sistemaren gain jardun zezakeela aurreratu zuen 1964an <ref>Solomon, G.F. and Moos, R.H. ''Emotions, immunity, and disease: a speculative theoretical integration.'' Archives of General Psychiatry. 1964. 11:657-674</ref>
 
 
== Sorrera. Ader-en esperimentuak ==
9.864

edits