Volgako Bulgaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
15. lerroa:
Volgako Bulgariako liderrak iltäbär edo elteberra zen, islamizazioaren ondorioz sheij edo jeke izena jaso zuena. Horien zenbait izen ezagutzen dira, [[Almış]] (Almas), [[Mikail bine Cäğfär]] (Mikaul ibn Jafar), [[Mö'mim bine Äxmäd]] (Mumin ibn Ahmad), [[Mö'min bine âl-Xäsän]] (Mumin ibn al-Hasan), eta [[Talib bine Äxmäd]] (Talib ibn Ahmad) kasu.
 
[[Fitxategi:Devil tower.jpg|thumb|right|250px|[[Deabruaren Dorrearen Monumentu Nazionala|Deabruaren Dorrea]] Yelabugan.]]
 
Volga ibaiaren erdialdeko ibilgua kontrolatuz, bulgariar estatuak zabalki kontrolatu zuen ekialdeko [[Europa]] eta [[Asia]]ren arteko merkataritza [[Gurutzadak|Gurutzaden]] aurretik, merkatal ibilbide berriak posible egin zituztenak. Hiriburua, Bolgar, hiri oparo bat zen, islamiar munduko hiririk garrantzitsuenen pare zegoelarik tamaina eta aberastasunaren arloan. Bolgarren merkatal bazkideen artean iparraldeko ([[Bjarmaland]]) [[bikingo]]ak, [[Yugra]], eta [[nenet]] tribuak iparraldean, [[Bizantziar Inperioa]] eta [[Bagdad]] hegoaldean, eta, azkenik, mendebaldeko [[Europa]]tik [[Txina]]raino zeuden. Beste hiri garrantzitsu batzuk [[Bilär]], Suar ([[Suwar]]), [[Qaşan]] (Kashan) eta [[Cükätaw]] (Juketaw) izan ziren. Egungo [[Kazan]] eta [[Yelabuga]] hiriak Volgako Bulgariako mugako gotorleku bezala sortuak izan ziren. Beste hiri batzuk errusiar iturrietan aipatuak dira, oraindik topatu ez diren arren. Hau da Aşlı ([[Oshel]]), Tuxçin ([[Tukhchin]]), İbrahim ([[Bryakhimov]]) eta Taw İleren kasua. Horietako batzuk [[Volgako Bulgariaren mongoliar inbasioa]]n ([[1223]] eta [[1236]]-[[1241]]) suntsituak izan ziren.