Henry Morton Stanley: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: uk:Генрі Мортон Стенлі
t Robot: Cosmetic changes
26. lerroa:
[[1874]]tik [[1877]]ra ''Daily Telegraph'' eta ''New York Herald'' egunkariek ordaindutako beste espedizio bat egin zuen Afrikara. [[Victoria lakua|Victoria]] eta [[Tanganyika lakua|Tanganyika lakuen]] inguruan nabigatu zuen eta Lualaba [[Kongo ibaia]]ren ibaiburua zela frogatu zuen. Espedizioa hasi zuten 356 lagunetatik 114 baino ez ziren amaierara iritsi.
 
[[1879]] eta [[1884]] artean [[Belgika]]ko [[Leopoldo II.a Belgikakoa|Leopoldo II.aak]]k ''Association internationale africaine'' elkartearentzat lan egiteko hartu zuen. Elkarte honen helburu humanitarioen atzean, ordea, Belgikako erregearen handinahia eta espansionismoa zegoen. Kongora itzulirik [[boli]]a eta [[kautxu]]a atera ahal izateko burdinbidearen eraikuntza hasi zuen eta tribuetako buruzagiekin iruzurrezko hitzarmenak sinatu zituen.
 
Afrikan zehar egin zuen azken espedizioa (1888-1889) [[Mehmet Emin Bajá]] erreskatatzeko xedearekin antolatu zen. Emin Bajá [[Albert lakua]]ren ondoan kausitu zuten baino ez zuen erreskatatua izateko ez beharrik ez nahirik. Itzuleran [[Ruwenzori mendilerroa]] eta [[Edward lakua]] aurkitu zituen.