«Oinarrizko partikula»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
(Orrialde berria: thumb|300px|Funtsezko Partikulen Eredu Estandarra. '''Funtsezko partikulak''' materiaren funtsezko osagaiak dira. Zehazkiago esanda, p...)
 
t (Robot: Cosmetic changes)
 
== Partikula subatomikoak ==
[[John Dalton]]ek bere [[Daltonen eredu atomiko|teoria atomikoatomikoa]]a proposatu zuenean, atomoak banaezinak zirela suposatu zuen, eta, beraz, nolabait, funtsezko partikulak. Atomoaren egituraren ezagutzan eginiko aurrerapenek atomoak inondik ere banaezinak ez zirela eta partikula txikiagoz osatuta zeudela frogatu zuten. Neutroiak, protoiak eta beste partikula konposatu batzuk, [[mesoi]] eta [[hadroi]]ak kasu. Hadroiak zein mesoiak partikula txikiagoz osatuta daude, [[quark]] eta antiquark deituak eta hauek elkartuta mantentzen dituzten [[gluoi]] lainoez.
 
Gaur egun ezagutzen diren [[partikula subatomikoen zerrenda]] ehundaka partikula subatomikoz osatua dago, fisikariak harrituta utzi zituena, partikula horietako batzuk funtsezkoak ez zirela ulertu zuten arte, baizik eta quark eta leptoi deituriko elementu sinpleagoz osatutakoak, euren artean [[bosoi]] elkartrukaketaren bidez elkarreragiten dutelarik. [[Partikulen fisikako eredu estandar]]rean, materiaren osagai txikienei buruzko gure ezagutza egoera isladatzen duena, quarkak, leptoiak eta elkartrukaketazko bosoiak funtsezko partikulatzat hartzen dira, ez baitago hauek partikula txikiagoz osatuta dauden ebidentziarik.
Gaur egun, leptoiak, quarkak eta [[gauge eremu teoria|gauge]] bosoiak, guztiak materiaren osagairik txikienak direla uste da, eta, beraz, benetako funtsezko partikulak izango lirateke. Badago arazo interesgarri bat propioki funtsezkoak diren partikula hauei buruz, dirudienez, leptoiak esate baterako, sail homofuntzionaletan biltzen baitira, belaunaldi bakoitza aurrekoaren antzekoa delarik, baina partikula masiboagoez osatua.
 
* 1. belaunaldia: [[elektroi]]a, [[elektroi neutrino]]a, [[goi quark]] eta [[behe quark]]a
* 2. belaunaldia: [[muoi]]a, [[muoi neutrino]]a, [[quark bitxi]]a eta [[quark sorgindu]]a
* 3. belaunaldia: [[tauoi]]a, [[tauoi neutrino]]a, [[hondo quark]]a eta [[tontor quark]]a
 
Hiru belaunaldi hauek zergatik existitzen diren oso argi ez dagoen arren, [[korden teoria]]n existitzen diren belaunaldien kopuruak bere formulazioan agertzen den [[Calabi-Yauren barietate]]aren topologiarekin zerikusia du. Zehazki, belaunaldien kopurua teoria honetan Calabi-Yauren barietatearen [[Eulerren zenbakia]]ren balio absolutuaren erdiarekin bat letorke. Baina hau ez da zehazki iragarpen bat, korden teoriaren egungo egoeran Eulerren zenbaki ezberdinak dituzten Calabi-Yauren guneak eraiki baitaitezke. Emaitza bezala soilik hiru belaunaldi emango dituen korden teoria bat eraiki nahi bada, Eulerren zenbakia ±6 izan behar duela ezagutzen da.
 
Quarkak [[preoi]]z osatuta daudela dioen hipotesia dago.
 
[[Kategoria:Fisika]]
[[Kategoria:Fisika]][[Kategoria:Partikulen fisika]]
 
[[ar:جسيم أولي]]
[[zh:基本粒子]]
[[zh-yue:基本粒子]]
 
[[Kategoria:Fisika]][[Kategoria:Partikulen fisika]]