Filosilikato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
5. lerroa:
'''Filosilikatoak''' [[silikato]]en azpiklase bat dira. Filosilikatoen artean giro oso ezberdinetan dauden mineral oso ezberdinak daude, amankomuneko ezaugarri bezala [[ohitura kristalino|ohitura orritsu]] edo ezkatatsu bat dutena [[exfoliazio]] basal perfektu baten existentziaren ondorioz (exfoliazio norabide nagusi bat dute [[kristal-egitura|(001)]] norabidean). Hau bere egituran espazioko bi norantzatan dimentsionaltasun infinitoko [[tetraedro]] geruzen presentziaren ondorio da.
 
Garrantzi handia duten talde bat da: alde batetik, buztin mineralen garrantzi [[ekonomia|ekonomikoekonomikoa]]a aipa genezake, [[keramika]]gintzan adibidez; bestetik, geologikoki interesgarriak dira [[eskisto]]sitatea markatzeaz gain gradu metamorfiko ezberdinak adierazten dituelako. Horrez gain, garrantzi ekonomiko zein geologikoa dute [[petrolio]]arekin batera agertzen direlako diagenesian zehar.
 
== Ezaugarri orokorrak ==
 
Esan bezala, filosilikatoak oso xaflakorrak dira, eta oinarrizko egitura unitateak molekulek osatutako xaflak dira. Xaflak elkarren artean [[Van der Waals]] loturekin lotzen direnez, malguak dira. Mineral bigunak dira, pisu espezifiko baxua dutenak. Aire zabalean ezegonkorrak dira, hau da, errezki alteratzen dira. Bestalde, haien artean oso ezberdinak izan daitezke, adibidez, kolorean ([[moskovita]]-[[biotita]]) edo tamainan. Azken hau kontuan hartuta, bi filosilikato mota bereiz daitezke: ''[[buztin]]ak'', partikula finez osatuak, eta ''[[kristal]]ak'', partikula larriez osatuak.
 
Ugariak dira: [[arroka igneo]], [[arroka sedimentario|sedimentario]] eta [[arroka metamorfiko|metamorfikometamorfikoetan]]etan topa ditzazkegu, baina baita lurzoruan ere [[buztin]] gisa. Mineral asko, [[alterazio]]a jasatean filosilikato bilakatzen dira (adb., [[olibino]]ak).
 
== Egitura ==
 
[[Fitxategi:Silicate-tetrahedron-3D-balls.png|thumb|left|150px|SiO<sub>4</sub> tetraedro bat. Atomo gorriak oxigenoak dira eta grisak, silizioak.]]
23. lerroa:
 
 
=== Oinarrizkoa ===
 
Xaflek [[simetria]] senarioa dute, hau da, tetraedro bat 6 aldiz errepikatzen da [[hexagono]] itxurako hutsune bat eratuz. [[Hidroxilo]] taldea (OH<sup>-</sup>), eraztun tetraedriko senarioaren erdian kokatzen da, konpartitzen ez diren oxigeno apikalen ber altueran.
29. lerroa:
Filosilikatuetan bi xafla mota ezberdin daude: orri tetraedrikoak (erpinetik loturik dauden tetraedroak) eta orri oktaedrikoak (ertzak partekatzen dituzten oktaedroak). Katioiak hutsune oktaedrikoen barruan edo bi orri moten artean kokatu ohi dira.
 
==== a)Orri tetraedrikoak ====
 
SiO<sub>4</sub> tetraedroak mugagabeki elkartzen dira beste 3 tetraedrorekin. Horretarako, tetraedroaren oinean dauden hiru oxigenoak erabiltzen dituzte beste tetraedroekin konpartitzeko. Hartara, oxigeno apikala ("goiko" oxigenoa) libre geratzen da oktaedroekin lotzeko. Tetraedroak Si eta O elementuekin osaturik badaude ere, batzuetan [[aluminio]]a sar daiteke [[silizio]]aren ordez.
35. lerroa:
Sei tetraedrok eraztun bat osatzen dute, eta eraztun ezberdinen elkarketak xafla oso bat. Orri tetraedriko honi "T" izena ematen zaio eta [[trapezio]] baten gisa irudikatzen da.
 
==== b)Orri oktaedrikoak ====
 
[[Fitxategi:Octahedron-wireframe.jpg|thumb|left|Oktaedro baten irudikapena. Bola urdinak oxigeno apikalak liratezke, eta oinarrian dagoen hirukiaren erdian OH<sup>-</sup> bat imaginatu behar da. Oktaedroaren erdigunean, berriz, katioia legoke.]]
45. lerroa:
Oktaedroak ere mugagabeki elkartzen dira, ertzetatik lotuz beste oktaedroei. Barnean sartzen diren katioiak ''dibalenteak'' (Mg<sup>2+</sup>, Fe<sup>2+</sup>) edo ''tribalenteak'' (Al<sup>3+</sup>) izan daitezke, eta propietate honek bi xafla oktaedriko mota definitzen ditu:
 
* '''Xafla trioktaedrikoak''': Egituran <sup>2+</sup> balentziadun katioiak baldin badaude. Kasu honetan, karga elektrikoak honako proportzio hau du: katioi:anioi = 2:6 = 1:3. Adibidez: [[bruzita]] ( Mg<sup>3</sup>(OH)<sup>6</sup>). Xafla trioktaedrikoetan, eta karga elektrikoen erlazioa dela eta, katioi-posizio bakoitza dago betea. Hau da, oxigeno edo hidroxilo bakoitza hiru katioiz dago inguratua.
 
* '''Xafla dioktaedrikoak''': Kasu honetan, egituran <sup>3+</sup> balentziadun katioiak daude. Karga elektrikoaren proportzioa 3:6 = 1:3 denez, 3 katioi-posiziotik 1 hutsa dago (bi herenak soilik daude beteta); beraz, O edo OH<sup>-</sup> bakoitza 2 katioiz dago inguratua. Adb.: [[Gibbsita]] (Al<sup>2</sup>(OH)<sup>6</sup>.
 
 
 
=== Konposatua ===
 
Filosilikatoak osatzeko, aurreko atalean deskribatutako bi xafla ezberdin hauek konbinatzen dira, kontutan hartuta xafla oktaedrikoen barruan bi mota ezberdin daudela.
61. lerroa:
Orri elkarketa hauen ondorioz, orri tetraedrikoen simetria hexagonala monoklinikora murrizten da: hain zuzen ere, T-O eta T-O-T elkarketek desplazamendu bat eragiten dute T edo O xaflaren barnean, simetria apurtuz.<ref>''Buztin-mineralak: egitura eta sailkapena'', EKAIA 8, M.J. Irabien, F.J. Sangüesa eta M.C. Zuluaga. 1998.</ref>
 
==== a)TO mota ====
 
TO mota, haren irudikapen eskematikoarengatik ''canapé'' ere deitua ([[frantsesa|frantsesez]], "sofa"), tetraedro:oktaedro proportzioa 1:1 duen filosilikato mota da. Orri oktaedrikoa alde bakarretik dago lotua orri tetraedrikoari.
95. lerroa:
"TO" motako filosilikatuek ez dute "Z" karga negatiborik, hutsune tetraedriko guztiak silizez beterik daudelako.
 
==== b)TOT mota ====
 
Irudikapen eskematikoaren ondorioz "[[sandwich]]" ere deitua, mota honetan tetraedro:oktaedro proportzioa 2:1-ekoa da.
116. lerroa:
 
 
=== [[Exfoliazio]]a ===
 
Egitura orritsuaren ondorioz, exfoliazioa xaflakorra da: hau da, minerala lamina edo xafletan apurtzen da. Bestalde, basala eta (001) norabidearekiko [perpendikular]]ra ere bada.
122. lerroa:
TO egituretan, konposaketa baten orri oktaedrikoaren eta hurrengo konposaketaren orri tetraedrikoaren artean hausten da minerala, hau da: TO/TO, nolabait adierazteko. TOT egituretan aldiz, konposaketen artean dagoen katioietik mozten da: TOT/K<sup>+</sup>/TOT
 
=== [[Politipismo]]a ===
 
Fenomeno hau egitura laminarra duten mineraletan agertzen da. TOT xaflak desplazaturik jartzen dira elkarren ondoan, eta horrek simetria aldarazten du. Mineral politipoek, beraz, osaera berdina dute baina simetria ezberdina; eta hauek ikertuz ingurumenaren baldintzak ezagutu daitezke.
149. lerroa:
** Klorita - (Mg,Fe)<sub>3</sub>(Si,Al)<sub>4</sub>O<sub>10</sub>(OH)<sub>2</sub>•(Mg,Fe)<sub>3</sub>(OH)<sub>6</sub>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}