«Eusko Langileen Alkartasuna»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t
t (Robot: Cosmetic changes)
[[Fitxategi:Jose Elorrieta Bilbon.jpg|220px|thumb|left|Jose Elorrieta, ELAko idazkari nagusi ohia.]]
 
== Historia ==
=== Hastapenak ===
[[1911]]ko [[uztailaren 23]]an, [[EAJ|Euzko Alderdi Jeltzaleko]] jarraitzaile batzuek langile sindikatu bat eratzea erabaki zuten, "Solidaridad de Obreros Vascos" izenarekin. Lehen batzarrak [[Bilbo]]ko Posta kaleko 17an izan ziren. Horrela, [[Sabino Arana]]ren nahi bat bete zen, argi ikusten baitzuen honek euskal langileak antolatzea zela, bai burgesen "zapalketa despotikoari" eta baita langile etorkinen eta erakunde sozialisten "zapalketa maketoari" aurre egiteko.
 
[[1923]]-[[1930]] bitarteko diktadura garaian (Primo de Riveraren diktadura) klandestinitate egoera bizi arren, gizartean zabaltzen joan zen. [[1926]]an Gobernuak onartutako lan harreman korporatiboen errege dekretuaren alde mintzatu zen, klase arteko borroka ezabatu eta lan harreman armoniotsuak ezarriko zituelakoan. Hala ere, dekretu horren aplikazioa salatu zuen, sindikatu sozialisten aldera erabili izan baitzuten.
 
=== Bigarren Errepublika eta ELAren gorakada ===
[[1929]]an ospatu zen ELAren lehen Biltzarra [[Eibar]]ren. Bertan onartu zen ELAren lehen programa ideologikoa, eta bi urtez behin kongresua egitea erabaki zen. [[Espainiako Bigarren Errepublika]]n ELAk gorakada nabarmena izan zuen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Araba eta Nafarroan taldeak osatu zituzten. Bestalde, arrantzale eta nekazariak ere sindikatuan sartzen hasi ziren, eta ELA gizarteko sektore abertzaleetako eragile esanguratsuenetakoa bihurtu zen. Horrela, [[Lizarrako Estatutua]]n jasota geratu ziren ELAk gizarte eta lan alorretan egiten zituen errebindikazio ugari. Garai hartan, ELAk bere kontura antolatu zituen babes sozialerako neurriak, besteak beste, langabeentzako laguntzak, jantoki sozialak ([[Emakume Abertzale Batza]]ko kideekin batera), etab. Hala ere, ELA ez zen laguntza sozialerako sindikatu izatera mugatu, eta jarrera errebindikatiboek indarra hartzen jarraitu zuten, besteak beste, grebetan parte hartuz. Garai hartan, ELA eta EAJk harreman estuak zituzten: ELAko kide gehienak EAJren botoemaileak ziren, [[Eusko Abertzale Ekintza]]ko batzuk kenduta.