Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[Fitxategi:Roman Empires 476AD.svg|thumb|250px|Mendebaldeko eta [[Bizantziar Inperioa|Ekialdeko Erromatar Inperioak]] [[476]]an.]]
 
'''Erromatar Inperioaren gainbehera''' [[Erromatar Inperioa|Erromako]] mailaz mailako gainbehera politiko, ekonomiko, militar eta soziala eta [[mendebaldeko Europa]]n inperioarekin bukatu zuten [[barbaro]]en inbasioak barnean zituen kolapso soziala izan zen. Glen W. Bowersocken esanetan<ref>Bowersock, "The Vanishing Paradigm of the Fall of Rome" ''Bulletin of the American Academy of Arts and Sciences'' '''49'''.8 (May 1996:29-43) p. 31.</ref> "erorialdiagaz itsututa egon gara: gainbehera guztien arketipo bilakatu da eta baita gure beldurren ikurra ere". Izan ere, Inperioren eroaldia egungo [[historiografia]]ren gai nagusienetariko bat da. [[1984]]an, Alexander Demandt alemaniar historialariak zergatik Erroma erori zenari buruzko 210 teoriak argitaratu zituen eta handik aurrera teoria berriak proposatu dituzte<ref>[http://www.utexas.edu/courses/rome/210reasons.html Alexander Demandt: 210 Theories], Source: A. Demandt, ''Der Fall Roms'' (1984) 695</ref><ref>Karl Galinsky in ''Classical and Modern Interactions'' (1992) 53-73.</ref>.
 
Gainbehera motel hau 320 urteko denboraldi baten zehar gertatu zen, [[476]]ko [[irailaren 4]]an [[Odoakro]] germaniar buruzagiak [[Romulo Augustulo]] azken [[Erromatar enperadoreen zerrenda|enperadorea]] tronutik kendu zuenean burutu zena. Historialari moderno batzuek dataren inportantzia zalantzan jartzen dute<ref>Arnaldo Momigliano ([[1973]]) ''La caduta senza rumore di un impero nel 476 d.C.'').</ref>, alde batetik [[Julio Nepote]] [[Dalmatia]]ko [[Salona]]n [[480]]an eraila izan arte bizi zelako eta bestetik [[ostrogodo]]ek erromatar ohiturak mantendu zituztelako. Gibbonen esanetan, [[Bizantziar Inperioa|Ekialdeko Erromatar Inperioak]] [[1453]]ko [[maiatzaren 29]]an [[Konstantinopolisko erorialdia|Konstantinopolis erori zenerako]] mantendu zela kontuan ere hartu behar da<ref>Edward Gibbon,[http://www.fordham.edu/halsall/source/gibbon-fall.html "General Observations on the Fall of the Roman Empire in the West", ''Internet Medieval Sourcebook''</ref>.
 
Beste data batzuk ere proposatu dituzte: [[378]]ko [[Adrianopolisko gudua]], [[395]]eko [[Teodosio I.a Handia|Teodosio I.aren]] heriotza, [[406]]ko [[Antzinako germaniarrak|germaniarren]] [[Rhin]] zeharkatzea, [[408]]ko [[Estiliko]]ren heriotza (mendebaldeko armada indargabetu zuena), [[410]]eko [[Erromako arpilatzea (410)|Erromako arpilatzea]], [[565]]eko [[Justiniano I.a]]ren heriotza edo [[632]]ko [[Islam]]en sorrera.
29. lerroa:
* [[Ostrogodoen erresuma]]ren sorrera (493).
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}