Erreflexu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: ka:რეფლექსები
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
Erreflexu bat burutzeko elementu eta mekanismo batzuk behar dira, arku erreflexu deritzona osatzen dutenak. Oinarrizko arku erreflexuan hiru [[neurona|neuronek]] parte hartzen dute: neurona sentsoriala, asoziazio-neurona eta neurona motorra. Asoziazio-neuronek bizkarrezur-muinean daude; muinaren ezean ez dago arku erreflexurik.
 
Bi erreflexu mota daude: ez-baldintzatuak (begetatiboak edo sortzetikoak ere deituak) eta baldintzatuak. Lehenak jaiotzatik datoz eta ikasi gabeak dira, berdinak izanik espezie bereko bizidun guztiengan. Bigarrenak ikasi egiten dira eta, lehenengoen aldean, ez dira heredagarriak. Azken hauetan [[garun]]ak parte hartzen du, ez-borondatezkoak izan arren. [[Ivan Pavlov|Pavlov]]-ek ikertu eta aurkitu zituen bere txakurrekin egindako esperimentu klasikoetan.
 
[[ImageFitxategi:Greifreflex.JPG|thumb|[[Jaioberri]]en oratze-erreflexua.]]
Sortzetiko erreflexuen adibideak ugariak dira: jaioberri batean [[oratze-erreflexua]] eta [[xurgatze-erreflexua]] aipa daitezke, esaterako. Beste bat erreflexu errotulianoa da: belauneko kolpe batek zangoaren ez-borondatezko berehalako luzapena eragiten du.