Elkarte gastronomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
5. lerroa:
Elkarte gastronomikoak [[auzo]]arekin loturik eratzen dira, auzo bakar batean elkarte zenbait izan badaitezke ere. Bazkideak [[koadrila]]k osatzen dituzten pertsonak izaten dira, gizonak tradizionalki. Kideen kopurua aldakorra da: dozena bat lagunetatik ehundik gora bazkideetara. Elkarte gastronomikoaren egoitzan sukalde bat, bazkideek beraiek ekarritakoarekin platerak prestatzeko, eta mahaiak eta aulkiak daude. Ohikoa ez bada ere, elkarte batzuetan sukaldari bat kontratatzen da platerak prestatzeko. Printzipioz elkarteak bazkideentzat soilik badira ere, ohikoa da bazkideak ez diren pertsonak bazkide batek lagunduta elkartera sartu ahal izatea. Garbiketa eta bestelako lanak bazkideen artean egin badaitezke ere, ohikoa da horretarako kanpoko pertsona bat kontratatzea.
 
Elkarteek bazkide kopuru mugatu bat izaten dute. Bazkide berrien sarrera bazkide batek elkartea utzi edo zendu egiten denean gertatzen da: hautagaia elkarteko bi bazkideren eskutik izena eman eta ondoren elkarteko bazkideen onespena jaso behar du.
 
== Historia ==