Autogestio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''Autogestioa''' edo '''autokudeaketa''' (grekerazko "''auto''", norberak berea, eta [[gestio]], kudeaketa, hitzetatik) edonolako jardueran jardule edo ekintzaileek beraiek [[kudeaketa]] bere gain hartzeko prozesuari deritzo, [[autonomia]] eta [[askatasun]]ean oinarrituta. Terminoa modu kolektiboan erabili ohi da, [[enpresa]], [[udal]] eta bestelako [[erakunde]]ei erreferentzia eginez, baina banakako pertsonek ere aurrera eraman dezakete. Era guztietako arloetara aplika daitekeen kudeaketa-sistema da eta horrela hezkuntza-autogestioa, enpresa-autogestioa, autogestio ekonomikoa, aisiaren autogestioa sortzen dira, besteak beste. Era autogestionatuan lan egiten duten erakundeen artean, [[kooperatiba]]k, gobernuen aldetik dirulaguntzarik jaso ez eta [[hauteskunde sindikal]]etan parte hartzen ez duten [[sindikatu]]ak, [[gaztetxe]]ak eta [[GKE|gobernuz kanpoko erakunde]] zenbait aipatu ohi dira.
 
Autogestio terminoa arlo politikoan ere sarri erabili da, [[anarkismo]]an eta [[sozialismo]]an batez ere, politikaz haraindi arlo sozial eta ekonomikoan ere independentzia ideologikoa eta [[demokrazia]] sakon baten alde. Horrela, autogestioa norberak antolatutako kudeaketa-sistemaz gainera, gizarteko arlo guztietako harreman sozioekonomikoen erabateko alternatiba moduan planteatzen da. Ildo horretatik, autogestioa aldezten dutenen iritziz, independentzia ekonomikorik ez daukan kolektibo batek ez du inoiz independentzia ideologikoa izango.
5. lerroa:
Zehatzago, autogestio terminoa adiera hauek ditu:
 
* [[osasunaren autogestio]]a, pertsonek euren osasuna zaintzen dutenean sendagilearen edo osasun-sistemaren eskuhartzerik gabe;
* [[lanaren autogestio]]a, konkretuki [[kooperatiba|kooperatibetan]] baina baita ere bestelako [[enpresa|enpresetan]] langileek beraiek jardueraren kudeaketa lanetan eskuhartze zuzena dutenean.
 
== Ikus, gainera ==