Bilbao Bizkaia Kutxa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
28. lerroa:
[[2008]]ko urrian, [[BBK]] eta [[Kutxa]]ko arduradunek, bi erakundeak batzeko erabakia onartu zuten, [[PSOE]]k [[Araba]]ko [[Vital Kutxa]]rekin ere bat egiteko jartzen zituen trabak ikusita. [[BBK]]ko administrazio kontseiluak batzea onartu bazuen ere, [[Kutxa]]ko kontseiluko 100 konpromisarietatik 63k baino ez zuten baiezko botoa eman, fusioa onartzeko kontseilarien bi heren behar zirelarik. Bat-egitea beraz, bertan behera geratu zen. BBK-k, fusioa alde batera utzi eta Gipuzkoan zabaltzea adostu zuen, [[Eibar]] eta [[Zarautz]]en 2009ko urrian bulegoak irekiz.
 
[[2009]]an [[Espainiako Bankua]]k eskuhartutako [[Caja Castilla-La Mancha]] erosteko hautagaietako bat zela esan zuten komunikabide batzuk, nahiz eta aurrezki kutxako zuzendariak, [[Mario Fernandez]]ek hori ezeztatu. [[2010]]eko maiatzean presio politikoek atzera bota zuten BBK eta [[Caja de Ahorros del Mediterraneo]] edo CAM aurrezki kutxa batzeko bi erakundeetako presidenteek egindako elkartze saiakera<ref>http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100525/economia/fracasa-fusion-virtual-20100525.html El Correo Español egunkariko albistea.</ref>. Urte bete beranduago, [[2010]]eko [[uztailaren 16]]ean, [[Espainiako Bankua]]k CajaSur enkatera atera zuen eta [[BBK]]-k CajaSurren jabe berria izatea lortu zuen.<ref name="Berria">{{Web erref|izenburua=BBK Cajasurren jabe egin da|url=http://www.berria.info/albisteak/42518/bbk_cajasurren_jabe_egin_da.htm|argitaletxea=Berria|sartze-data=2010-7-16}}</ref> BBk-k enkantean [[Caja Madrid]], [[BBVA]] eta [[Unicaja]]ri irabazi zion.<ref name=Berria />
 
== Bankua sortu ==