Ordenazio (erlijioa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
No edit summary
6. lerroa:
 
Elizaren beste karguak, adibidez [[aita santu]]a, [[patriarka]], [[kardinal]]a, [[monsinore]]a, [[artzapezpiku]]a, [[artximandrita]], [[artzapez]]a, [[protopresbitero]]a, [[hieromoje]]a, [[protodiakono]]a, [[artxidiakono]]a, eta abar, ez dute sakramenturik behar, tituluak besterik ez direlako.
 
'''Ordenazio Eliza Katolikoaren Kateximan:'''
 
1590 San Paulok bere ikasle Timoteori esan eutson: “Horregaitik gogorarazten deutsut indarberri dezazula nik eskuak ezartzean Jainkoak eman eutsun dohaina” (2 Tm 1,6) eta “Egia da elkarte-zuzendari izan nahi dauanak eginkizun ona nahi dauela.” (1 Tm 3,1). Titori esan eutson: “Arrazoi honengatik utzi zaitut Kretan, konpondu gabe gelditu dena konpon dezazun; batez ere, hiri bakoitzean elkarte-arduradunak ezar ditzazun, eman neutsuzan argibideen arabera.” (Tt 1,5 )
 
1591 Eliza osoa abade herri bat da. Bataioagaitik, sinestun guztiak Kristoren abadetzaren partaide dira. Partehartze modu honi “ohizko sinestunen abadetza” deitzen deutsagu. Abadetza honetatik eta honen zerbitzuan badago beste modu bat Kristoren misioan parte hartzeko: Ordenaren sakramentuaren bidez emondako ministerioa, bere zeregina alkartearen erdian Kristo-buruaren ordezko zerbitzuan egoteko beharrean datza.
 
1592 Abadetza ministeriala sinestunen ohizko adadetzaz berez ezbardintzen da, sinestunen zerbitzurako botere sakratu bate moten daualako. Ordenatuta dagozan ministroek Jainkoaren herrian euren zerbitzua irakastearen bidez (munus docendi), Jainkoaren kultuaren bidez (munus liturgicum) eta gobernuaren pastoraltzaren bidez (munus regendi) eskeintzen dabe.
 
1593 Hasieratik, abadetzaren ministerioa hiru gradu edo modu ezbardinetan jaso eta garatu izan dira: Gotzainak, presbiteroak eta diakonoak. Ministerio ordenatuak ezinbestekoak dira Elizaren egitura organikoentzat: gotzain, presbitero eta diakono barik ezin da Elizaz berba egin (cf. Antiokiako S. Ignazio, Trall. 3,1).
 
1594 Gotzainak Ordenaren sakramentuaren betetasuna jasotzen dau, eta honen bidez apezpikuen batzarrean sartzen da, eta bera tokatzen jakon Eliza partikularraren buru ikusgarri bihurtzen da. Gotzainak,, apostoluen ondorengo lez, eta apezpikuen batzarreko kide lez, erantzukizun apostolikoan parte hartzen dabe eta Eliza osoaren misioan, Aita Santua, Done Petriren ondorengoaren autoritatearen menpean.
 
1595 Presbiteroak abadetzaren dignitatean gotzainekaz loturik dagoz, eta era berean euren menpean dagoz euren pastoral eginkizunen garapenean; gotzainen laguntzaile arduratsuak izateko deituak dagoz; euren Gotzainaren inguruan presbiterioa osatzen dabe, eta Gotzainagaz batera Eliza partikularraren erantzukizuna hartzen dabe. Gotzainaren partetik parroki baten komunitatearen zaintza edo elizako eginkizun konkretu bat jasotzen dabe.
 
1596 Diakonoak ministro ordenatuak dira, Elizaren zerbitzu eginkizunetarako; ez dabe abadetza ministeriala jasotzen, baina ordenazioak betebehar garrantzitsu batzuk emoten deutsiez, berbaren ministerioan, Jainkoaren kultuan, pastoral gobernuan, eta karitatearen zerbitzuan, behar guzti hauek Gotzainaren pastoral autoritatearen menpean bete behar dabez.
 
1597 Ordenaren sakramentua eskuen inposizioaren bidez konferitzen da, honen ostean Jankoari ordenatuarentzat ministeriorako behar diran grazia bereziak eskatzeko sagaratzeko otoitz berezia egiten da. Ordenazioak ezabaezin karakter sakratu bat emoten dau.
 
1598 Elizak Ordenaren sakramentua bakarrik bataiatuta dagozan gizonezkoei (viris) emoten deutsie, ministerioa garatzeko behar diran gaitasunak ezagunak izan behar dira. Elizaren autoritateari pertsona bat ordenaziorako deia egiteko ardura eta eskubideak egokitzen jakoz.
 
1599 Eliza latindarrean, Ordenaren sakramentua presbiteriorako zelibatoa askatasunez hartzeko prest dagozenerako eta publikoki zelibatoa gordetzeko konpromezua hartzen dabenerako Jainkoaren erreinuagaitik eta gizonen zerbitzurako baino ez da normalean.
 
1600 Gotzainei Ordenaren sakramentua hiru gradu ezbardinetan emotea egokitzen jake.