Gaixoen oliadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: hu:Betegek kenete
No edit summary
7. lerroa:
 
[[Vatikanoko II. kontzilioa]] baino lehen, sakramentu honek '''Azken Igurtzia''' zuen izena, ''in extremis'' bakarrik, hau da, hiltzerakoan, egiten dutelako<ref>Messina Rosario, ''La unción de los enfermos'', San Pablo, 2002</ref>.
 
'''Gaixoen Oliadura Eliza Katolikaren Kateximan:'''
 
1526 Zuetako norbait gaixo dagoela? Dei egin diezaiela eliz arduradunei, gaixoaren alde otoitz egin eta Jaunaren izenean olioz igurtz dezaten. Fedez egindako otoitzak osasuna emango deutso gaixoari eta jaikiaraziko dau Jaunak, eta barkatu egingo deutso, bekaturik egin badau. (St 5,14-15).
 
1527 Gaixoen Oliaduraren sakramentuaren helburua gaixotasun larri bat pairatzen dauan kristuari edota zahartzaroan grazia berezi bat emotea da.
 
1528 Sinestuna gaixotasunagaitik edota adinagaitik hil zorian dagoan garaia Gaixoen Oliadura jasotzeko momenturik egokiena da.
 
1529 Gaixoen Oliadura kristauak gaixotasun larria pairatzen dauan bakoitzean jaso daike, baita jaso eta gero gaixotasuna larritzen danean.
 
1530 Abadeek (presbiteroak eta gotzainak) baino ezin dabe gaixoaren Oliaduraren sakramentua emon, egiteko, Gotzainak bedeinkatutako olioa erabili behar da, edo, larrialdi baten aurrean, ospakizuna egingo dauan presbitero berberak bedeinkatua.
 
1531 Sakramentu honen ospakizuna gaixoen bekokian eta eskuetan (erromatar errituan) eta gorputzaren beste atal batzuetan (mendebaldean) igurtzia oinarrizkoa da, olioztatzea abade ospatzailearen liturgi otoitzagaz lagunduta sakramentu honen dohain berezia eskatzen.
 
1532 Gaixoen Oliaduraren grazia bereziak hurrengo ondorioak dakarz:
 
- Gaixoa Kristoren Pasiogaz lotzea, bere eta Eliz osoaren onerako;
 
- Kontsolazioa, bakea eta gaixotasuna eta zahartzaroaren sufrimenduak kristau lez jasateko indarra;
 
- Bekatuen barkamena gaixoak ezin baeban lortu aitortzaren sakramentuaren bidez.
 
- Gorputzaren sendaketa berreskuratzea, osasun espiritualari komeni bajako;
 
- Betiereko bizitzara igarotzeko prestakuntza.
 
 
 
== Erreferentziak ==