Lurrun-makina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Lurrun-makina''' [[ur]]aren [[energia termiko]]a [[energia mekaniko]]an eraldatzen duen [[kanpo-errekuntzako motor]] bat da. Ura irakitzea orain dela 2.000 urte baino gehiago asmatu zen, nahiz eta azken 300 urtetan izan duen garapen handia [[energia]] eta [[mugimendu]]a lortzeko. Hasiera batean [[meatze]]tan ura ateratzeko sistemak baziren ere geroago mugimendi birakaria lineal bihurtzeko sistemak asmatu zirenean makinaria ugari sortu zen. Lurrun-makina ura eta [[ikatza]] edo [[zura]] dagoen edozein lekutan jar daiteke funtzionamenduan, lehenago sistema [[hidraulika|hidraulikoek]] mugimenduan zegoen ura eskatzen zuten bitartean. [[Trenbidea]]ren garapenean funtsezkoa izan zen eta gaur egun ur beroak biratzen dituen turbinak zentral-elektrikoetan erabiltzen dira, munduko [[elektrizitate]]aren %80a sortuz. [[Energia nuklear]]rak, [[eguzki-energia]]k eta [[zentral-termiko]]ek erabiltzen dute.
 
Bi pausotan egiten du bere [[lana]]: Itxirik dagoen galdara batean ura irakiten da eta [[lurrun]]a sortzen da. Honek sortzen duen espantsioak [[zilindro]] bat mugitzen du, [[pistoi]] bat bultzatuz. Mugimendu hori alternatiboa da baina [[biela]] eta [[biradera mekanismo]] mekanismo batekin sistemak energia hori birakari bilakatzea lortzen du. Bidearen bukaerara heltzen denean [[enbolo]]a hasierara itzultzen da eta ur-lurruna kanpora isurtzen da [[inertzi bolante]]ak duen [[energia zinetikoa]] erabiliz.
 
[[Lurrun-presio]]a balbula ezberdinekin kontrola daiteke, gehiago edo gutxiago sartuz zirkuitoan.