ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.1) (robota Erantsia: es:Dave Grohl) |
No edit summary |
||
'''David Eric Grohl''' ([[Warren]], [[Ohio]], [[1969]]ko [[urtarrilaren 14]]a - ) estatubatuar rock musikaria da. 1990 eta 1994 urteen bitartean [[Nirvana]] taldearen bateria-jotzailea izan zen. [[Kurt Cobain]] gitarra-jotzaile eta abeslariaren heriotzaren ostean, Nirvana utzi eta [[Foo Fighters]] taldea sortu zuen [[1995]]ean. Grohlek zenbait banden partaide izan zen 80. hamarkadan ([[Scream]] da aipagarriena), eta beranduago [[Queens of the Stone Age]], [[Garbage]], [[Tenacious D]] eta [[Killing Joke]] bezalako taldeen grabaketetan aktiboki hartu zuen parte. 2004an Probot izeneko diskoa editatu zuen, non gustukoen zituen [[heavy metal]]eko abeslariak agertzen ziren.
== Biografia ==
=== Lehenengoko urteak ===
Grohl txikia zela, bere familiarekin batera Ohio utzi eta Alexandriara, [[Virginia]]n, joan ziren bizitzera, hots [[Washington DC]]-tik gertu dagoen eremu batera. Hiru urte beranduago, bere gurasoak banandu eta Dave amarekin geratu zen. Grohl abizenak [[Alemania]]n de jatorria.
12 urterekin gitarra klaseak jasotzen hasi zen 15 urte zituenean utzi zuelarik. Geroztik lagunekin jotzen hasi zen eta urte bat beranduago [[punk rock]]arekiko interesa piztu zitzaion. Izan ere, uda hartan bere lehengusu Tracyri bisita egitean, azken honek Grohl zenbait kontzertutara eraman zuen.
Hurrengo urteetan, Dave bere hiriko zenbait taldetako gitarra-jotzailea izan zen, [[Frek Baby]] aipagarriena delarik. Azken hau banandu zenean [[Mission Impossible]] [[hardcore punk]], [[Scream]] [[hardcore]] eta [[Dain Bramage]] [[hardcore/post-punk]] taldeen partaide izan zen. Bateria-jotzaile moduan hasi zen urteetan [[Queen]]-eko [[Roger Taylor]] eta [[Led Zeppelin]]-eko [[John Bonhamen]] eragina jaso zuen batipat. Hau dela eta, Bonhamen irudia zen hiru zirkuluko logoa tatuatu zuen eskumuturrean.
=== Nirvana ===
[[File:Davidg.jpg|thumb|right|350px| Dave Grohl [[Nirvana]]rekin bateria jotzen, 1991.]]
[[1990]]ean, [[Scream]]-ekin egindako biraren ostean, Grohl [[Nirvana]]-n bateria jotzen hasi zen. Talde honekin [[Nevermind]], [[In Utero]] eta [[MTV Unplugged in New York]] albumak grabatu zituen. [[1994]]an Davek bere lagun zen [[Greg Dullirekin]] batera disko bat grabatu zuen, aste bat beranduago [[Foo Fighters]]-en debut albumean bilakatuko zelarik.
=== Late! ===
[[Nirvana]]-rekin lan egiten zuen bitartean, Grohlek taldearen estilotik at zeuden zenbait abesti konposatu zituen. Horregatik, [[Late!]] izenarekin [[Poketwatch]] demoa sortu zuen. Ehun bat ale editatu ziren soilik, Davek eremu pertsonalean banatu zituenak. Bertan [[Color Pictures of a Marigold]] abestia ageri da, beranduago [[Kurt Cobain]]ekin batera [[Heart-Shaped Box Single]]an berreditatu zena. Azkenik, [[1997]]ko martxoaren 11n [[Touch]] izeneko albuma editatu zuen [[Late!]]-ek. Honek [[Touch]] izena ere zeukan filmearen soinu-bandan agertzen da.
=== Foo Fighters ===
[[File:Foo Fighters 2007.jpg|thumb|right|350px| [[Foo Fighters]] zuzenean, [[2007]]. Ezkerretik eskubira: [[Chris Shiflett]], [[Dave Grohl]], [[Taylor Hawkins]] eta [[Nate Mendel]].]]
Aste batean Grohlek “[[Foo Fighters]]” izeneko albuma grabatu zuen, abesti guztiak berak konposatu zituelarik. Hau promozionatzeko, [[Pat Smear]] (gitarra, [[Nirvana]]rekin jo zuena), [[Nate Mendel]] (baxua) eta [[William Goldsmithekin]] (bateria) bira bat egin zuten. Geroago "[[The Colour and the Shape]]", "[[There's Nothing Left to Lose]]" eta "[[One by One]]" diskoak grabatu zituzten eta [[hris Shifflet]] taldearen gitarra-jotzaile eta [[Taylor Hawkins]] bateria-jotzaile bilakatu ziren. Horretaz gain, Dave Grohlek [[Probot]] albuma editatu zuen, non zenbait abeslarirekin ([[Motörhead]]-eko [[Lemmy Kilmister]] edo [[King Diamond]] aipagarrienak) [[heavy metal]] abestiak agertzen ziren, eta [[Garbage]], [[Queens of the Stone Age]] eta [[The Prodigy]] taldeen zenbait diskotan bateria jo zuen. Bere bizitza pribatuari dagokionean, [[2003]]an [[Jordyn Blum]]ekin ezkondu zen eta bi alaba izan dituzte: [[Violet Maye Grohl]] ([[2006]]-4-15) eta [[Harper Willow Grohl]] ([[2009]]-4-17). [[2009]]an Dave Grohl, [[John Paul Jones]] ([[Led Zeppelin]]) eta [[Josh Hommek]] ([[Queens of the Stonage]]) talde berri bat sortu behar zutela esan zuen, [[Them Crooked Vultures]] deitua. Urte berean [[Slash]]-en [[Slash]] albumaren [[Watch This/Watch This Dave]] abestia grabatu zuen. "[[Wasting Light]]" [[Foo Fighters]]-en album berria izango da, [[2011]]n argitaratuko dena. Momentuz [[White Limo]] eta [[Rope]] abestiak ezagutzen dira soilik.
== Jasotako eraginak ==
Grohlek publikoki onartu du gustukoen duen musika taldea [[Led Zeppelin]] dela, eta talde horretako [[John Bonham]]en eragina jaso duel batez ere baita ere. Davek bere burua eskaini zuen [[2007]]an [[Londres]]eko [[O2 Arena]]n [[Led Zeppelin]]-en bateria jotzeko, baina azkenean Bonhamen semeak hartu zuen lan hau. [[John Paul Jones]] eta [[Jimmy Page]]k Grohl eta [[Taylor Hawkins]]ekin batera [[Led Zeppelinen]] bi abesti jo zituzten [[2008]]an [[Wembley Stadium]]ean [[Foo Fighters]]-en kontzertu batean. Talde moduan [[Queen]]-ek ere eragin handia izan du Grohlengan. Davek talde honekin [[VH1 Rock Honors]] saria jaso zutenean eta [[2001]]ean jo zuen.
{{commonskat}}
|